Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-11 Udondoko Bulebarreko taberna baten lapurtzea egotzita atxilotu dute gizon bat
632_detencion

Leioako Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren elkarlanari esker atxilotua izan da gizon bat gaur gauean Udondoko Bulebarreko taberna baten ustez lapurreta egiteagatik. Bilboko herritar honek aurrekari polizialak ditu lapurretak egiteagatik eta famili gatazkengatik. Hurrengoko orduetan epailearen aurrean izango da lokal baten ustezko lapurreta egiteagatik akusatuta.

Goizaldean, 05.00ak inguru, Udondoko Bulebarreko herritar batek Udaltzaingoari deitu zion zonaldeko taberna bateko kristela apurtuta zegoelako eta barrutik gizon bi korrika irten zirela ohartaraziz.

Leioako Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzarekin, inguruko kaleetatik zaintza egin zuen, eta azkenik, Mendibilbarri biribilgunean atxilotu zuten. Bilboko herritarra den gizon honek ustez tabernatik harrapatutako txanpon kopuru handia zeraman gainean atxilotua izan zenean, eta honetaz gain ezkerreko zangoan zauria zuen, ustez tabernatik irtetzerakoan apurtutako kristalarekin egindakoa.

Atxilotutako gizon hau, T.J.M bilbotarra da, aurrekari polizialak ditu lapurretak egiteagatik eta famili gatazkengatik. Hurrengoko orduetan epailearen aurrean izango da lapurreta delitua egotzita.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala