Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-09 Lamiako-Txopoetako BOE eta hitzartutako prezioaren araberako etxebizitza libreen zozketan onartuen izen zerrenda B.B.Oean argitaratzen denetik hilabeteko epea zabaltzen da alegazioak aurkezteko Bizkaieder 2000 S.L. enpresa Lamiako-Txopoetako BBBPBri lotutako etxebizitza-blokearen eraikuntza amaitzen ari da.

Berriro ostatu hartzeko eragiketak bukatutakoan, beharrezkoa da soberan dauden etxebizitzak esleitzea, bi mailatan antolatuta:

-Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE): 13 etxebizitza, honako kupo hauetan banatuak:
- 1. kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra duten ezindu eskatzaileentzat (3 etxebizitza).
- 2. kupoa: Bost kide edo gehiago dituzten bizikide-unitateentzat, izan ere, azalera erabilgarria 90 m2 baino gehiagokoa da (4 etxebizitza).
- 3. kupoa: Gainerako eskatzaileentzat (6 etxebizitza).

Leioako Udalak 3. kupoko 4 etxebizitza zuzenean esleitzeko aukera du, hirigintza-eragiketetan burututako eraispenak direla-eta, berriro ostatu hartu beharra duten kasuei erantzuteko.


-Hitzartutako prezioaren araberako etxebizitza libreak: 11 etxebizitza, Bizkaieder 2000 S.L. enpresak gehieneko prezio zehatzean horiek transmititzeko konpromisoa hartu du, eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak dauzka.

Leioako Udalak 4 etxebizitza zuzenean esleitzeko aukera du, hirigintza-eragiketetan burututako eraispenak direla-eta, berriro ostatu hartu beharra duten kasuei erantzuteko.

-Zerrendak jakinaraztea. Etxebizitza-tipologia horietarako onartuen eta baztertuen zerrendak, Etxebide zerbitzuak emandako datuak eta udal erroldaren datuak gurutzatuta egindakoak, horiek aztertu nahi dituenaren eskura daude:
-Leioako Udaleko Informazio Zerbitzuan, udaletxeko beheko solairuan (Elexalde plaza 1), jendearen arretarako ordutegian (08:30etik 14:30era).
-Langileria kaleko 114. zenbakiko beheko solairuan dagoen lokalean. Bizkaieder 2000 S.L. enpresako langileen arreta jasoko da, aurreko atalean aipatutako ordutegi berean.
-www.leioa.net web orrialdean. .

-Jendaurrean azaltzeko epea eta alegazio-epea: Jendaurrean azaltzeko epea 2008ko abenduaren 9an hasiko da eta hilabeteko epean bukatu, BOEi buruzko iragarkia BAOn egoki argitaratzen denetik zenbatzen hasita (2008-12-03an bidali da).
Aipatutako epean eta BOEi dagokienez, berraztertzeko errekurtsoak aurkeztu ahalko dira Leioako Udalaren Erregistro Orokorrean.
Hitzartutako prezioaren araberako etxebizitza libreei, administrazio-araudiari lotuta ez dauden etxebizitzak direnez, ezingo zaie errekurtsorik aurkeztu.

-Adjudikazio-prozedura: Berraztertzeko errekurtsoak ebatzi ondoren, zozketa publikoa egingo da notarioaren aurrean, eta etxebizitza guztiak egun berean zozketatuko dira.
Egokiro argitaratuko da, interesdunak zozketara bertaratu daitezen.

- Onespen-agiriak eta zerrendak bidaltzea: Alkatetza-udalburutzaren 841/O.T. eta 842/O.T. Dekretuak, 2008-11-28koak.:

Erlazionatutako dokumentuak:

Hitzartutako prezioa. Baztertuak (pdf, 386 kb)

Hitzartutako prezioa. Onartuak (pdf, 103 kb)

BOE. Baztertuak (pdf, 383 kb)

BOE. Onartuak (pdf, 87 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa