Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-05 Kontsumo iraunkorraren II.azokak iaz baino partaidetza handiagoa lortu zuen Guztira 600 lagun baino gehiago bildu ziren eta 1.186 kilo batu ziren Joan den azaroaren 29an ospatu zen Kontsumo Iraunkorraren II.azokak 600 lagun baino gehiago bildu zituen Euskal Etxeen plazan, eta objektu guztien artean 1.186 kilo batu ziren. Iaz baino datu altuagoak dira hauek, azokaren arrakasta baieztatzen dutenak.

Leioako Udalaren Hezkuntza sailak bultzatutako ekintza honek, Herrigune barruan kokatuta dagoena eta Solasgunek antolatutakoa, kontsumo iraunkorrak ahalbidetzen duen kontsumoaren eta sastarren gutxitzea du helburu nagusitzat. Horregatik, leioaztar bakoitzak erabilgarri baina erabiltzen ez dituen objektuak eramaten ditu azokara eta beste batzuengatik aldatzen ditu.

Aurtengo partaidetza askoz altuagoa izan da, iaz 500 kilo batu ziren eta aurten, berriz, 1.000 kilo baino gehiago bildu dira. Kopuru hau osatzen duten objektuen artean mota askotakoak ikusi ahal izan genituen, hauen artean, liburuak, jokoak, armairuak, txirrinduak, telebistak edota oheak. Honetaz gain aipatu behar da guzti hauek oso egoera onean zirela.

Azokaren antolatzaileek adierazi bezala goiz eta arratsaldean zehar 600 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Euskal Etxeen plazara. Parte hartzaile hauen arteko iritziak jasotzerakoan ekintza honen alde positiboa nagusitu zuten guztiek eta azokaren berri ematearen garrantzia ere azpimarratu zuten.

Azokan, bertan Leioako haur eta gazteak izan, EKOTALDEetan lan egiten dutenak hain zuzen ere, beti Solasguneko hezitzaileengatik lagunduta. Lan talde hau 10 urteetatik 20 urteera arteko gaztekin osatuta dago, beren eginkizuna da Hezkuntza sailetik antolatutako “Herrigune” programaren barruko ekintza guztien diseinuan, prestaketan eta garapenean laguntzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa