Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-10 Guztira 5.500 lagun baino gehiago izan dira izotz pistan
510_1079_hielo

Errekalde plazan kokatuta egon den izotz pistak hainbat bisita jaso ditu Gabon opor hauetan, guztira 5.519 lagun izan dira bertaratu direnak, orduro 31 lagun bataz beste.

Ekintza hau Leioako Merkatarien Elkartea eta Udalaren arteko akordioari esker jaio zen, herriko merkataritza sustatzeko asmoz eta bide batez leioaztarrei aisialdi aukera berri bat emateko amoz. Gogoratu behar da sarrera euro bikoa izan dela baina Leioako dendetan erosten zutenentzat doakoa zen.

Datuen arabera, ekintza arrakastatsua izan da, hori dela eta, antolatzaileek adierazi duten bezala, hurrengo Gabonetan ere ekintza bera eskaintzearen aukera zabalik dago.

Ia 300 metro koadroko pista honek ordutegia berezia izan du Gabon egun guztietan herritar guztiek gozatu ahal izateko. Hau dela eta, ireki zenetik 2010.eko abenduaren 23an itxi egin den arte 175 ordu izan da zabalik.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala