Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-13 Arto Tunçboyaciyan armeniarrak bere musika aurkeztuko du bihar Kultur Leioan Kontzertua gaueko 21.00etan izango da Auditoriumean, eta sarrera 12 eurokoa izango da
Imagen del artista / Artistaren irudia

Munduko Musiken denboraldiaren barruan kokatuta, bihar luxuzko kontzertua izango dugu Kultur Leioako Auditoriumean, Arto Tunçboyaciyan armeniarraren aktuazioa hain zuzen ere, folk avant-garde bezala definitutako soinuak aukeztuko dizkiguna. Duda barik, asteburuari hasiera emateko plan ezinhobea.

Kontzertua, beraz, bihar izango da Kultur Leioako Auditoriumean gaueko 21.00etan, eta sarrera, 12 eurokoa, bertan eskuratu beharko dute entzuleek.

Arto Tunçboyaciyan Leioara helduko da Estatuko hiri garrantzitsuenetan arrakasta itzela lortu eta gero. Kontzertu hauen artean telebistan agertzeko tartetxoa ere izan du, aste honetako asteartean Cuatro telebista keteko “El Hormiguero” programara gonbidatua izan zelako bere musika aurkezten.

Armenian Navy Band liderraren bakarkako lanek Anatoliako eta Armeniako sustraiko musika aztertze dute, sorkuntzarako eragin berriekin eta bizitzari ilusioz begiratuta.

Ospetsua da folk avant-gardearen eszenan, eta Europako artisten 200 disko baino gehiagotan hartu du parte –artista horien artean, World Music delakoaren izenik ospetsuenetako batzuk daude; esate baterako, Sezen Aksu turkiarra eta Eleftheria Arvanitáki greziarra; edota System of a Down taldeko abeslaria den Serj Tankian bezalako artistekin ere kolaboratu du sarritan-, eta, AEBetan, jazzaren figura handi askorekin kolaboratu du; esate baterako, Chet Baker, Al Di Meola edo Joe Zawinulekin.

2007tik, mundu osoko musikariak hartzen dituen “Continental Breakfast” proiektuan sartuta dago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa