Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-19 Musikale Leioara heldu da Nazioarteko kaleko Musikarien Topaketak
Les Tambours de Feu / Les Tambours de Feu

Datorren asteburuan, hilaren 19tik 21era arte, ospatuko den Musikale, Nazioarteko kaleko Musikarien VIII. Topaketak, Leioako kaleak musikaz beteko ditu nazioarteko hainbat musika taldeekin, besteak beste, Frantzia, Bretania Handia, India, Kolonbia, Andaluzia, Katalunia, Galizia, Murtzia, eta Euskadiko hiru taldeekin.

Ekitaldi honek musika-forma guztiak ikutzen duen egitarau berezi batekin datorkigu, horrela berrikuntza eta zabalkunde artistikoa sustatzen dira hizkuntza-barrerarik gabeko marko geografiko batetan kokatuz eta beste herrialde batzuk ezagutu, gozatu eta haietaz ikasteko aukerarekin.

Guztira 12 musika talde izango dira: batzuk ohiko soinu herrikoiekin, Galiziako Gaitas de Narón Banda izan daitekeena edota Murtziako Aguilanderoak; Indiako soinuak eta dantzak dakarkigutenak (Bhangra erritmoekin eta metal moldaketekin, jazzaren eraginak, eta munduko beste musika batzuk); Frantziar taldeak –hauetariko bat emakumeez bakarrik osatutakoa- musika eta antzerkia uztartzen dituztenak, gure kaleei bizitza emanez; edota Kolonbiako erritmoak izaera sozialeko proiektu batetik eratorritakoak. Ezin ahaztu ditzakegunak euskal erritmoak dira, horregatik izango ditugu alboka, panderoa eta atabala, perkusio taldeak eta funky zein erritmo eklektikoak nahasten dituztenak.

Horrela 160 musikari baino gehiagok osatutako festa hau ikusteko zain izango da Leioako publikoa. Horrela, hiru egunetan zehar Leioako txoko guztiak kaleko musikaren bizitasunarekin bustiko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailak, BBK-k, Metro Bilbaok, eta gurekin batera abentura honetan parte hartu duten gainontzeko Udalek -Erandio, Sestao eta Basauri- luzatutako laguntza eskertzen dugu, denon artean Bizkaiko mugak gainditzen duen ekintza bat sustatzea lortu dugulako.

Erlazionatutako dokumentuak:

Musikale egitaraua (pdf, 671 kb)

Musikale 2008 (msword, 392 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa