Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-23 Trafikoaren berrantolaketa herriko jaiak direla eta
atencion / kontuz

Trafikoa berrantolatzeko proposamen hau indarrekoa izango da gaurtik aurrera (ekainak 23) datorren ekainaren 27ra arte (biak barne), hau da, herriko jaiak izango diren egunetan.

BILBAO-GETXO TRAFIKOA:
Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da. Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz. Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

GETXO-BILBAO TRAFIKOA:
La Avanzadako lurpeko bidetik joango da.

HERRI BARRUKO TRAFIKOA:
Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta Udaletxeko jaitsiera Udaletxeko aparkalekutik. Getxo – Bilbao noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.

HERRI GUNE DESBERDINETARAKO SARBIDEAK ETA IRTENBIDEAK.
MENDIBIL-SAN JUAN- IKEA -ITURRIBIDE ETA ZENTRO ZIBIKOA
Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiltik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin; Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Lamiakoko Dartsenarako noranzkoa hartuko da.


IPARRAGIRRE ALDEA:
Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik sartuko dira, auto bakoitza dagokion biribilgunetik. Getxotik datozenak Iparragirre, 2. A-F kalearen atzealdetik sartuko dira.

ESTARTETXE-ELEXALDE ALDEA:
Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira. Bilborantz doazenak, Artatzagane kaletik Unibertsitaterako bidetik irtengo dira edo Laubide kaletik Suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten

SABINO ARANA-INDEPENDENTZIA-ALDAPA- LUIS BILBAO LIBANO ALDEA:

Bilbotik datozenak Iturribideko noranzko aldaketatik edo alboko bidea-Lamiako lotunetik sartuko dira, Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Txabi eta Joseba Etxebarrieta etorbidetik sartuko dira eta ondoren Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.


2010eko Ekainak 23, asteazkena
19:00etatik 07:00etara

Iparragirre etorbideko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirre,2.C tik (Mulligan’s) Iparragirre, 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.

2010eko Ekainak 24, osteguna
22:30etik 07:00etara

Iparragirre kaleko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirre,2.C tik (Mulligan’s) Iparragirre, 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.


2010eko Ekainak 25, ostirala
22:30etik 07:00etara

Iparragirre etorbideko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirre,2.C tik (Mulligan’s) Iparragirre, 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.

2010eko Ekainak 26, larunbata
11:00etatik 15:00etara eta 22:30etik 07:00etara

Iparragirre etorbideko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirretik 2C (Mulligan’s) Iparragirre 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.

2010eko Ekainak 27, igandea
12:00etatik 00:00etara

Iparragirre etorbideko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirretik 2C (Mulligan’s) Iparragirre 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.




Erlazionatutako dokumentuak:

Trafikoa (pdf, 891 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa