Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-21 Ertzaintzak Leioan gertatutako auto eta zaborrontzien suteak ikertzen ari da Horretarako herritarren laguntza eskatzen du 2009ko abenduaren 6an jazo zen azken hilabeteotan Leioan izandako gertakarien artean larriena. Goizaldean, 20 edukiontzi erre zituzten Leioako toki ezberdinetan, eta, ondorioz, 9 ibilgailuk kalteak izan zituzten; horietako lau erabat kiskali ziren.

Apirilaren 14an beste sute bat piztu zuten. Sei edukiontziri eman zieten su, eta sugarrek hiru ibilgailu kaltetu zituzten.

Ekainaren 7an, arratsaldeko lau eta erdiak aldera, bi edukiontzi erre zituzten Aldapa kalean, eta lau ibilgailuk kalteak izan zituzten. Suhiltzaileak azkar bertaratu ziren eta itzali zuten; sute hark auzotarrak asko beldurrarazi zituen, sugarrak oso handiak baitziren.

Erandioko ertzain-etxeak ikerketa talde bat abian du, suteak argitze aldera. Gertakariari buruz, informazio argigarriren bat eskaini dezaketen herritarrei 94 607 90 76 telefono zenbakiaren bidez kasuaz arduratutako agenteekin harremanetan jar daitezen eskatu diete.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa