Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2025ko Otsailaren 11a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2025-02-03 Leioako Emakumeen VI. Martxan parte hartzeko izena emateko epea gaur hasi da otsailaren 21era arte Martxak Leioako kaleak zeharkatuko ditu martxoaren 9an, igandea, 11:00etan, Errekalde plazatik irtengo da, eta bertan amaituko da herrian zehar 3 kilometroko ibilbidea egin ondoren
VI Marcha Mujer / VI Emakumeen Martxa

Udalak Leioako VI. Emakumeen Martxa antolatu du, martxoaren 9an, igandea, herriko kaleak zeharkatzeko. Ekimen hau M8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko diseinatutako programazioaren parte da. Egun horren helburua da emakumeek gizartean parte hartzeko eta pertsona gisa, gizonekiko berdintasunean, garatzeko egiten duten borroka eta aldarrikapena ikusaraztea.

Martxa 11:00etan abiatuko da Errekalde plazatik, eta bertan amaituko da herrian zehar 3 kilometroko ibilbidea egin ondoren.

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea; horretarako epea gaur, otsailak 3, ireki da, astelehena, otsailaren 21era arte, eta izena Udaleko eta Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan edo Kultur Leioan eman daiteke.

Aurtengo ediziorako, ohi bezala, Udalak kamiseta batzuk diseinatu ditu, eta izena eman dutenek doan jaso ahal izango dituzte martxoaren 9an bertan, lasterketaren aurretik, 8: 00etatik 10:00etara, Errekalde plazan.

Udalak datozen asteetan aurkeztuko du Emakumeen Nazioarteko Egunerako aurreikusitako programazioa.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu

Erlazionatutako dokumentuak:

Leioako VI Emakume Ibilbidea (pdf, 721 kb)

VI Emakume Martxa Kartela (pdf, 574 kb)

Izen-Emate Orriak (pdf, 667 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa