2025-01-29
Leioak "Emakumena" aurkeztu du, emakumeen ekintzailetza bultzatzea helburu duen udalerrian aintzindari den programa
Ekimenaren helburua da emakumeen talentua eta haien garapen profesionala sustatzea eta ingurunean eragin positiboa sortzea, ezagutzak trukatuz eta parte-hartzaileen artean lagunduz. Leioa Gurea 2023-2027 Agintaldi Planean jasotako erronketako bat da
Leioako Udalak aurrerapauso bat eman tokiko esparruan berdintasunarekin eta garapen ekonomiko eta sozialarekin duen konpromisoan, EmakuMena abian jarriz, udalerriko emakumeei soilik zuzendutako lehen ekintzailetza-programa. Leioa Gurea 2023-2027 Agintaldi Planean jasotako ekimenaren helburuak emakumeen talentua bultzatu, garapen profesionala sustatu eta ingurunean eragin positiboa izatea du helburu.
Proiektu aitzindari hau Udalaren apustua da, ekintzailetzaren esparruan ideien eta profilen aniztasuna babestearen aldekoa delako. Iban Rodriguez, Leioako alkatearen arabera: "EmakuMena gure udalerriko emakumeentzat benetako aukerak irekitzeko beharrari erantzuna da, tokiko ekonomian duten protagonismoa eta ongizate kolektiboan egiten duten ekarpena sustatuz". Gaineratu duenez, "emakumeen ekintzailetzak gure ehun ekonomikoa aberasteaz gain, gure udalerriari ikuspegi eraldatzaile eta jasangarria ematen dio".
Aurkezpen honetan Alejandra Pazek eta Clara Yustek ere parte hartu dute. Leioaztar bi dira, Behargintzaren laguntzarekin eta aholkularitzarekin beren lan-proiektuak martxan jarri zituztenak. Alejandraren kasuan, bere negozioa, NARANJA COMUNICACIÓN, marketin digitalaren esparruan kokatzen da, Clararen kasuan, bere establezimendua garbitegi bat da, GARBIEXPRESS; bi esperientzia horiek eredu eta erreferente dira Leioan ekiteko interesa duten emakumeentzat.
METODOLOGIA BERRITZAILEA
Programa hau emakumeei beren ideia ekintzaileak esploratu, garatu eta praktikan jartzeko espazio bat eskaintzeko diseinatuta dago. Horretarako, jarduera hiru fase osagarritan egituratzen da:
• Deskubritzea: Espazio honetan, parte-hartzaileek beren trebetasunak, gaitasunak eta erronka pertsonalak eta lanekoak identifika ahal izango dituzte, beren proiektuak garatzeko oinarriak ezartzeko.
• Eraikitzea: Etapa honetan negozio-ideiak garatuko dira ikuspegi berritzaile eta jasangarriarekin gaitasun eraginak garatuz.
• Eraldatzea: Azken fasean, negozio-ideiak baliozkotu eta babestuko dira, jasangarritasun- eta digitalizazio-balioak integratuta, garatutako proiektuak bideragarriak direla eta merkatuaren egungo eskarietara egokituta daudela ziurtatzeko
Pedro Arceredillo enplegu eta ekonomia sustapen zinegotziak honako hau nabarmendu du: "Programa hau eraldaketa iraunkor baten hasiera izatea nahi dugu, non Leioako emakumeek beren ideiak eta nahiak beren bizitzan eta udalerriarenean benetako eragina duten proiektu bihurtzeko aukerak izango dituzten".
ORAINERAKO ETA ETORKIZUNERAKO INPAKTUA
Programaren azken jardunaldia publikoari irekitako ekitaldi bat izango da, non parte-hartzaileek beren lanen emaitzak aurkeztuko dituzte, lan talde hauetan azaleratu den talentua eta sormena erakutsiz. Horrekin, beste emakume batzuk inspiratu eta Leioako ekintzailetza-sarea indartu nahi da.
Gainera, EmakuMenak etorkizuneko edizioetarako oinarriak ezarri nahi ditu, proiektuaren jarraipena bermatuz, ezagutzak trukatuz eta parte-hartzaileen artean lagunduz.
Proiektu bat abian jartzeko, ideia bat garatzeko edo ikuspegi profesional berriak aztertzeko interesa duten Leioako emakumeei zuzenduta dago programa. Parte hartzeko, 944 004 195 telefonora deitu behar da edo behargintza@leioa.eus helbidera idatzi.
EmakuMenarekin, Leioak, berdintasuna ez dela helburu bat soilik nabarmendu nahi du, baizik eta udalerri osorako garapen- eta aldaketa-motorra ere.