2025-01-24
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du datorren iganderako, urtarrilak 26, Arabako eta Bizkaiko mendebaldeko haizeguneetan
Hori dela eta, Leioako Udalak jakinarazten du gaur arratsaldean bertan, 18:00etatik aurrera, itxi egingo dela Kandelazubietako karparako sarbidea, asteburu osoan, otsailaren 27ra arte, eta igandean, urtarrilaren 26an, Sarrienako kirol-instalazioak itxita egongo direla.
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du igandean, urtarrilak 26, 06:00etatik 24:00etara Arabako eta Bizkaiko haizeguneetan, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan, haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezaketelako.
Hori dela eta, Leioako Udalak jakinarazten du gaur arratsaldean bertan, 18:00etatik aurrera, itxi egingo dela Kandelazubietako karparako sarbidea, asteburu osoan, otsailaren 27ra arte, eta igandean, urtarrilaren 26an, Sarrienako kirol-instalazioak itxita egongo direla. Gainera, Txorierriko igogailuak geldialdiak izan ditzake zerbitzuan, haize-bolada gogorren ondorioz.
GOMENDIOAK BIZTANLEEI
Haizearen intentsitate handieneko orduetan:
Urrundu erlaitz, horma, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean.
Itxi eta ziurtatu ateak, leihoak eta olanak.
Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak.
Iragarpenen eta abisuen eguneratzeak Euskalmeten bidez jarraitzea gomendatzen da, bai haren webgunean (euskalmet.euskadi.eus), bai X kontuan (@Euskalmet).