2025-01-23
Leioako Alkatea Haszten entitateko ordezkariekin bildu da datozen erronkei heltzeko eta udalerrian kirol inklusiboaren arloan aurrera egiteko
32 leioaztarrek parte hartzen dute Leioan eskaintzen diren 5 kirol-modalitate egokituetako batean – igeriketa, fitnessa, multikirola txikia, zahartze aktiboa eta gazte fit
Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria Haszten erakundeko ordezkariekin bildu da gaur goizean. Haszten aniztasun funtzionala duten pertsonentzako kirol egokitu eta inklusiboaren alde lan egiten duen erakundea da, zehazki, Pablo Hernández koordinatzaile nagusi eta sortzailearekin eta Blanca Ordoñezkudeaketa eta kalitate arduradun eta Leioan garatutako udal-ekimenen koordinatzailearekin.
Topaketa Leioako alkatearen bulegoan izan da, eta orain arte udalerrian abian jarritako programen balorazioa eta balantzea egiteko balio izan du, baita Leioak kirol inklusiboaren arloan aurrera egiteko dituen erronkak aztertzeko ere.
Leioako alkateak nabarmendu duenez, "kontua ez da soilik pertsona guztiei jarduera fisikoak edo kirol-jarduerak eskaintzea; gure helburua da, halaber, espazio inklusiboak eta normalizatuak bultzatzea, non pertsonak integratu, sozializatu, konfiantza sendotu eta haien ongizate fisiko eta mentala hobetu ahal izango duten, haien egoera eta gaitasuna edozein izanda ere". "Kirola Guztiontzat da agintaldi honetarako dugun erronketako bat, eta berdintasunezko, eskuragarritasunezko eta aniztasunarekin konprometitutako gizarte baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguten programa, ekintza eta ekimenen aldeko apustua egiten jarraituko dugu", gaineratu du. Azkenik, Iban Rodriguez Etxebarriak adierazi duenez, Leioan "aniztasun funtzionala duten kirolariei laguntzen jarraituko dugu, beren jarduera kirol-ingurune edo -egitura normalizatuetan egin dezaten, kirola guztiontzat delako".
ASKOTARIKO KIROL PROGRAMA
32 leioaztarrek parte hartzen dute udal eskaintza barne hartzen duten 5 kirol modalitateetako batean. Aukerak askotarikoak dira adin guztietako pertsonei zuzenduta; hala, kirol egokituko hiru eskola daude: igeriketa egokitua, multikirola eta fitnessa. Eskola horiek 6 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta daude eta astero egiten dira. Horiei zahartze aktiboko programa gehitu behar zaie -Programa horretan 55 urteko pertsonek parte hartzen dute batez beste- eta baita banakako laguntzak ere eskaintzen dira, gazte fit modalitatean eta makina-aretoan.
Gainera, parte-hartzaile eta beraien familiei laguntza pertsonalizatua, aholkularitza eta hasierako ebaluazioak eskaintzen zaizkie. Helburua da pertsona bakoitzaren behar espezifikoak identifikatzea eta etengabeko jarraipena egitea, programan parte hartzen duten bitartean pertsona horien inklusioa eta ongizatea bermatzeko.
2025. urteari begira, berrikuntza nagusietako bat gimnasia erritmiko inklusiboko eskola bat abian jartzea da, Sakonetako gimnasia erritmikoko taldearekin elkarlanean garatutako proiektua. Eskola honek dibertsitate funtzionala duten Leioako haur eta gazteei gimnastika erritmiko egokituetan parte hartzeko aukera eskainiko die, garapen fisikoa eta gizarteratzea sustatuz.
Ikastaroa otsailaren 6an hasiko da eta ostegunero emango da Sakonetako kiroldegian. Izena emateko epea azaroaren 28an amaituko da eta web formulario. baten bidez egin daitezke
Izena emateko prozesua Hasztenek kudeatuko du eta informazio gehiago edo edozein zalantza izanez gero 747 40 43 57 telefonora deitu daiteke.