Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2025ko Otsailaren 11a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2025-01-16 Leioako Udalak haurtxoentzako igeriketa ikastaro berrietan izena emateko epea urtarrilaren 20an, astelehena, irekiko da Aurrez izena-ematea urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egin behar da, Sakoneta eta Torresolo kiroldegietan edo uki.atezaintza@leioa.eus helbidean
Natación bebés / Igeriketa haurrak

Leioako Udalak datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, irekiko du umetxoentzako igeriketa ikastaroetan aurrez izena emateko epea. 2024-2025 denboraldiko bigarren lauhilekoan egingo diren ikastaro hauek haurren garapen fisiko eta emozionala sustatzeko diseinatuta daude.

Igeriketa ikastaro hauetan 4 eta 47 hilabete bitarteko haurrak lau taldetan banatuko dira. Lauhileko honetan ume txikiek bost ikastaro izango dituzte eta talde bakoitzak gehienez 10 plaza izango ditu. Igeriketa jarduerak ostiraletan arratsaldeko ordutegian egingo dira, ordu erdiko saioekin 17:00etatik 19:30era bitartean. Ordu erdi gehiago luzatu da ordutegia, eskaera handiagatik.

Aurrez izena-ematea urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egin behar da, Sakonetan eta Torresolon bertan edo uki.atezaintza@leioa.eus helbidean. Hurrengo egunean behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta behin betikoak otsailaren 10ean eta 11n aterako dira. Programari buruz edo izena-emateko prozesuari buruzko xehetasun guztiak jakiteko, interesdunek www.leioakirolak.leioa.eus webgunea kontsultatu edo kiroldegietara jo dezakete zuzenean.

Ikastaroak datorren otsailaren 21ean hasiko dira eta ekainera arte luzatuko dira.

Igeriketa ikastaroan parte hartzen duten haurrek pertsona heldu bat izan beharko dute uneoro. Saio bakoitza arreta handiz diseinatuta dago haurrekiko lotura afektiboa indartzeko eta haurrak uretan duen konfiantza eta segurtasuna hobetzeko. Aldi berean, muskulatura indartzen dute, gorputzaren aukerak aurkitu eta aztertzen dituzten bitartean.

Gainera, jarduera horiek ikasteko eta dibertitzeko espazio bat eskaintzeaz gain, txikitatik ohitura osasungarriak sustatzen dituzte.

Haurtxoentzako igeriketa-programa herrian ondoen baloratutako kirol-ekimenetako bat da; horrela, denboraldi honetako lehen lauhilekoan 50 haurtxok parte hartu zuten, eta 2023-2024 ikasturtean 100 familiak.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa