Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2025ko Urtarrilaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2025-01-08 Leioako Udalak ekainera arte 9 prestakuntza ikastaro eta 131 plaza eskainiko ditu langabetuen laneratzea sustatzeko Izena emateko epea urtarrilaren 10ean hasiko da, behargintza.net webgunearen bidez edo Behargintzaren egoitzan (Mendibile 3)
FORMACIÓN BEHARGINTZA / FORMAKUNTZA BEHARGINTZA

Leioako Udalak langabetuentzako enplegagarritasuna hobetzeko 9 prestakuntza-ikastaro eskainiko ditu urteko lehehengo hilabetetan. Ikastaro horiek arlo desberdinak landuko dituzte, hala nola gizarte-osasungintza, ostalaritza, logistika, informatika, dronen pilotatzea eta enpresen sorkuntza eta kudeaketa. Guztira, 131 plaza eskainiko dira herriko langabetuek beren prestakuntza eta gaitasunak hobetu ditzaten lan-merkatuan sartzeko edo proiektu propioak abian jartzeko.

Izena ematea urtarrilaren 10etik aurrera egin ahal izango da, telematikoki behargintza.net
webgunearen bidez edo, presentzialki, Behargintzaren egoitzan (Mendibile 3).
Eskaintzen diren ikastaroen artean Hazilan+ programa berri bat dago. Programa horrek enplegagarritasuna eta laneratzeko aukerak hobetzea du helburu, prestakuntza maila ertaineko edo altuko pertsonentzat, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituztenentzat. Hazilan+ programak 80 prestakuntza-ordu eskaintzen ditu, talde-saioen bidez lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasunak garatzeko eta enpresetan praktikak egiteko aukera.

9 IKASTARO ETA 131 PLAZA SEKTORE EZBERDINETAN

Ikastaroak 2025eko otsaila eta ekaina bitartean egingo dira, eta hainbat profiletako pertsonei zuzenduta daude:

• Larrialdietarako lehen laguntzak eta bihotz-biriketako berpiztea (BBB) ikastaroa: 45 prestakuntza-ordu eskainiko ditu larrialdi medikoen aurrean erantzun azkarra emateko. Prestakuntza teoriko eta praktikoa eskainiko da, arrisku-egoerak identifikatzen, BBB maniobrak aplikatzen eta desfibriladore automatikoak (DEA) erabiltzen ikasteko. Otsailaren 10etik 20ra, 09:30etik 14:30era. 15 plaza.
• Enpresen sorkuntza eta kudeaketa: norbere kontura lanbide-jarduera bat hasi nahi duten pertsonentzat. Parte hartzaileek ekintzailetza-gaitasunak garatuko dituzte. Izena eman aurretik, beharrezkoa izango da ekintzailetza-teknikariarekin bilera egitea, negozio-ideiaren garapen-maila baloratzeko eta prestakuntza hasi aurreko zalantzak argitzeko. Bi deialdi: otsailaren 17tik 28ra eta ekainaren 2tik 30era, bi kasuetan 09:30etik 14:30era. Deialdi bakoitzean 20 plaza.
• Datuen grabaketa eta sinadura elektronikoa: 60 prestakuntza-ordu eskainiko dira informazioa modu eraginkorrean kudeatzeko eta dokumentu digitalak baliozkotzeko. Prestakuntza praktikoa eta eguneratua izango da, datuen erregistroa, informazioaren prozesamendua eta sinadura elektronikoaren erabilera arlo desberdinetan lantzeko. Martxoaren 10etik 28ra, 09:30etik 14:30era. 10 plaza.
• Hazilan+ programa: enplegagarritasuna hobetzeko programa, talde-saioen bidez lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasunak lantzeko. 80 prestakuntza-ordu eta enpresetako praktikak eskaintzen dira. 15 plaza.
• Droneak pilotatzeko ziurtagiri profesionala (STS maila): prestakuntza teorikoa eta praktikoa barne hartzen du, Espainiako Aire Segurtasuneko Agentziak ezarritako eskakizunak betez. 70 prestakuntza-ordutan, parte-hartzaileek europar eta espainiar araudiak betez droneak maneiatzeko trebetasunak eskuratuko dituzte. Apirilaren 22tik maiatzaren 16ra, 09:30etik 14:30era. 12 plaza.
• Biltegiak berrantolatzea transpalet eta orga jasotzailearekin: inbentarioak kudeatzeko eta prozesu logistikoak optimizatzeko funtsezko tresnak erabiltzeko prestakuntza praktikoa eta profesionala ematen du. Prestakuntza hori amaitzean, lan-eremuan transpaletak eta orga jasotzaileak segurtasunez erabiltzeko ofizialki gaitzen duen txartela lortuko du parte-hartzaileak. Maiatzaren 5etik 23ra, 09:30etik 14:30era. 12 plaza.

Kurtso bakoitzak bere baldintzak ditu. Informazio gehiago, itsatsita.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

FORMAKUNTZA BEHARGINTZA (pdf, 2279 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa