Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2025ko Urtarrilaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-12-18 Leioako Udaltzaingoak adineko pertsonei gomendatuko die nola saihestu lapurretak, bereiziki, Gabonetan 4 saio egingo dira Lamiako, Errekalde, Pinueta eta Txorierriko adinekoen zentroetan, gaurtik, asteazkena, abenduak 18, eta ostiraleara arte, abenduak 20.
/

Leioako Udalak hainbat hitzaldi antolatu ditu lapurretak saihesteko helburuarekin, batez ere Gabonetan. Saioak adineko pertsonei zuzentzen zaizkie, horrelako delitu-ekintzen aurrean kolektibo ahulenetako bat direlako.

Leioako Udaltzaingoak lapurretak prebenitzeko gomendio batzuk emango dizkie bertaratutakoei, eta lapurrek nola jokatzen duten ere jakinaraziko die, modurik ohikoena engainua izanez. Gainera, hitzaldiaren bigarren zatian, udalerriko udaltzainek delitu informatikoen berri emango dute.

Lehenengo topaketa gaur, abenduak 18, izango da 18:30etatik aurrera Lamiakoko adinekoen zentroan. Ostiralera arte, abenduak 20, beste 3 hitzaldi izango dira: bihar, osteguna, abenduak 19, Errekaldeko adinekoen zentroan, 11:30ean, ostirala, abenduak 20, goizez, 11:30ean, Pinuetako adinekoen zentroan, eta egun horretan bertan, baina arratsaldez, 18:15ean, Txorierriko adinekoen zentroan.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa