Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Abenduaren 10a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-11-28 Onartuta 51,5 milioi eurotik gorako udal aurrekontua 2025.urterako % 5eko igoera da, 2024ko ekitaldiko kontuekin alderatuta
Presupuesto Municipal / Udal Aurrekontua

Leioako Udalaren Osoko Bilkurak 2025erako Udal Aurrekontua onartu du gaur goizean, 51.525.960 eurokoa, hain zuzen ere, hau da, 2024 honetako kontuekiko gutxi gora behera % 5 gehiago.

Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak defendatu duenez, "aurrekontu horiek onbideratuak eta zorrotzak dira, eta Leioako Udalak herritarrei eskaintzen zaizkien udal-zerbitzuak mantenduko eta kalitatezkoak izango direla ziurtatzen du, eta, aldi berean, dagoeneko hasita edo aurreikusita dauden obra, proiektu eta ekimenen garapenean aurrera egiteko aukera ematen dute".

Gobernu Taldeak, EAJ-PNVk eta PSEk, aurkeztutako proiektuak bi alderdien aldeko botoa jaso du, PP eta PODEMOS - EZKER ANITZA/IU - BERDEAK EQUO - ALIANZA VERDE alderdien abstentzioarekin. Kontra bozkatu duen alderdi bakarra EH BILDU izan da.

3,7 MILIOI EURO INBERTSIOETARAKO

Diru-sarreren atalean nabarmendu behar da erdia baino gehiago, 26 milioi euro, % 57, Udalkutxa Udal Finantzaketarako Foru Funtsetik datozela.

Beste aldean, gastuetan, inbertsio errealetarako aurreikuspena dago, datorren ekitaldirako 3,7 milioi eurokoa. Partida ekonomiko horri esker, auzoetako bizilagunen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetuko duten proiektuek aurrera egingo dute eta horiei jarraipena emango zaie; besteak beste, Pinuetan aurreikusitako jarduerak, Cervantes plaza birmoldatuta eta inguruko irisgarritasuna hobetuta; San Bartolomen, frontoia eraikita; eta Lamiakon, Langileria kalea berrurbanizatuta. Gainera, beste proiektu batzuk ere sartzen dira, hala nola: Ondiz-Txopoeta bidea egokitzea, Lamiakoko eskaileren irisgarritasuna hobetzea, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egokitzea..

AURREKONTU-BANAKETA ARLOKA

Aurrekontu osotik, 51.525.960 euro, % 6,7, 3.481.229 euro, bi erakunde autonomoetan inbertituko dira; Soinu Atadik, Musika Irakaskuntzarako Udal Zentroa, "Kontserbatorio-Eskola" menpekoa, 2.532.682 euro izango ditu, eta Euskararen Erakundea, 948.546 euro.

Gainerakoa, 48.044.730 euro, arloen artean banatuko dira, eta aurrekontu handiena hirigintzarena izango da, ondoren kultura eta gizarte-politikena.

Oro har, hainbat arlotan garatzen diren programak eta jarduerak mantentzen dira, eta berdintasunerako, haurrentzako, gazteentzako eta familientzako partida handituko da. Adineko pertsonentzako zentroetara bideratutako zenbatekoak eta udalerriko klub eta kirol erakundeentzako dirulaguntzak ere handituko dira.

• Hirigintza: 12.642.101,6 euro (% 26,31)
• Kultura: 6.142.165,42 euro (% 12,78)
• Osasuna eta Gizarte Ongizatea: 5.747.236,87 euro (% 11,96)
• Kirolak: 4.698.477,1 euro (% 9,78)
• Segurtasuna: 3.870.091,2 euro (% 8,05)
• Inbertsioak: 3.623.285,6 euro (% 7,54)
• Hezkuntza: 3.439.578,65 euro (%7,16)
• Zerbitzu Orokorrak: 2.969.516,23 euro (% 6,18)
• Enplegua eta Ekonomia Sustapena: 1.539.113,04 euro (% 3,2)
• Arlo ekonomikoa: 1.408.606,19 euro (% 2,93)
• Arlo juridikoa: 1.045.811,95 euro (% 2,18)
• Gobernu Organoak: 918.747,14 euro (% 1,91)

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa