2024-11-18
Leioako Udalak indarkeria matxista hutsaltzen duten mezuei aurre egiteko eskatzen die herritarrei
Indarkeria matxistaren inguruko joera ukatzailea geldiaraztea da euskal erakundeen helburua aurtengo azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, abian jarriko diren kanpainarako eta jardueretarako
Leioako Udalak indarkeria matxista hutsaltzen duten mezuei aurre egiteko eskatu die herritarrei. Horrela, Leioako Udalaren kanpaina, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren barruan, bat dator Euskadiko gainerako erakundeekin, Emakunderekin, Foru Aldundiekin eta EUDELekin, indarkeria matxista desagerrarazteko eta horren inguruko joera ukatzailea geldiarazteko.
Zentzu horretan, joan den urrian, Leioako Udalbatzak aho batez onartu zuen Andrak udalerriko emakumeen elkarte soziokulturaleko emakumeek irakurriko duten adierazpen instituzionala, azaroaren 25ean, 11:30ean, Errekalde plazan egingo den kontzentrazioan. Adierazpen horrek, hain zuzen ere, indarkeria matxista ukatzen duten diskurtsoen aurka borrokatzearen garrantzian jartzen du arreta.
Elkarretaratze berean Leioako ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute. Ikasleek indarkeria mota horren aurka dauden testuak irakurriko dituzte, ikasgeletan horretaz hausnartu ondoren.
Aurtengo elkarretaratzeari nobedade bat gehitu behar zaio: txaleko morearekin identifikatutako bi dinamizatzaile kalera aterako dira eta adinekoen zentroetan barrena ibiliko dira azaroaren 19, 20, 21 eta 22an, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpenei buruz hitz egiteko eta Leioako herritarrek indarkeria horri buruz duten pertzepzioa ezagutzeko. Era berean, emakume biktimei laguntzeko erabilgarri dauden baliabideak zabaldu eta ezagutarazteaz arduratuko dira.
• Azaroaren 19an, 17:00etan, Lamiakoko adinekoen zentroan.
• Azaroaren 20an, 12:00etan, Errekaldeko adinekoen zentroan, 17:00etan, Pinuetako adinekoen zentroan eta 18:30ean, Txorierriko adinekoen zentroan.
• Azaroaren 21ean, 10:00etatik 12:00etara, Ikea Barri plazan, eta 18:00etatik 20:00etara, Udondoko Boulevardean.
• Azaroaren 22an, 10:30etik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara, Sabino Arana etorbideko 77. zenbakian.
BESTE EKINTZA BATZUK
Indarkeria matxistaren salaketa eta gaitzespena kultur proposamenen eskutik ere iritsiko dira clown-ekin; Orain! Emanaldia azaroaren 20an izango da, 19:00etan, Kultur Leioako auditorioan. Sarrerak 5 euroan daude salgai Kultur Aretoan edo BBKn.
Azaroaren 21ean, osteguna, emakumeei zuzendutako tailerra izango da, "Emakumea, drogen kontsumoa eta indarkeria matxistak" izenburupean, EKUAako Ane LekandarenK eskutik, Ikerketa eta prebentzioa. Saioa euskaraz izango da, 18:00etatik 19:30era LAKETen, Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolan.
Parte hartzeko izena eman behar da laket@leioa.eus helbidean, haurtzaindegi zerbitzua egongo da aldez aurretik eskatuta. laket@leioa.eus
Gaur, azaroak 18, astelehena eta azaroaren 30ra arte, Kultur Leioako Liburutegiak emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erakusketa bibliografikoa hartuko du.
Azkenik, eta ohikoa den bezala, emakumeen aurkako edozein adierazpen bortitz ikusarazteko eta gaitzesteko, Leioa puntuarekin jantziko da.Banderolak eta puntu moreak jarriko dira udalerriko auzoetako aire zabaleko hainbat espaziotan, pegatina moreak banatuko dira, oraindik halakorik ez duten merkatariek eta ostalariek beren lokal eta establezimenduetako ateetan, leihoetan edo beirateetan jarri ahal izan ditzaten. Herrian zehar banatutako udal-publizitateek 25 mezuz osatutako kartelak izango dituzte, emakumeen aurkako jarrera bortitzak agerian jartzen dituztenak, hala nola, kontrolatzen bazaitu, indarkeria bada, indarkeria bada, umiliatzen bazaitu... eta aurten puntu moreen eranskailu handiak jarriko dira sarreren zoruetan.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu
Erlazionatutako dokumentuak:
25N (pdf, 774 kb)
Partekatu:
Itzuli