2024-11-18
Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik
Dastaketa Idiazabal jatorrizko deiturako gaztarena eta Bizkaiko Txakolinarena izango da
Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.
Bi txanda ezarriko dira: lehena, 12:00etan, eta bigarrena, 13:30ean. Txanda bakoitzean gehienez 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Dastaketa gastronomikoa doakoa izango da eta Boulevard Leioaztarrean egingo da.
Eskuragarri dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bat egingo da abenduaren 2an; kasu horretan, zenbaki bat aterako da eta zenbaki horretatik 14 gehiago zenbatuko dira, eskabide-ordenaren arabera. Plaza lortzen bada, telefonoz jakinaraziko da, bi dei egingo dira eta, harremanetan jartzea lortzen ez bada, zerrendako hurrengora pasatuko da.
Interesatuek azaroaren 29ra arte eman dezakete izena, 94 607 25 70 telefonora deituta edo aurrez aurre Kultur Leioako bulegoetan. Parte hartzeko adinez nagusia izatea beharrezkoa da.
Datozen egunetan, Udalak Abeltzaintza eta Nekazaritza azokaren egitarau osoa ezagutzera emango du.