2024-11-15
Leioako Udalak Ikea Barri plazako zoladura egokitu eta saneamendu sareak berrituko ditu
Lanak datorren astelehenean, azaroaren 18an, hasiko dira, eta lau fasetan egingo dira, zonen arabera bereizita, ahalik eta inpaktu eta eragozpen gutxien sortzeko
Leioako Udalak datorren astelehenean, azaroaren 18an, hasiko ditu Ikea Barri plazako zoladura egokitzeko eta saneamendu-sareak berritzeko lanak.
Esku-hartzeak hodiak eta kutxetak aldatzea ekarriko du. Aldaketa hori beharrezkoa da estolderia-sarea behar bezala mantentzeko, bai eta 350 m2-ko plazako zoladura ere. Baldosarik gabeko zoladura jarriko da, iraunkortasun handiagokoa eta estetikoki berriagoa.
Zoladura aldatuta, Udalak, ahal den kasuetan, atari eta establezimendu komertzial eta ostalarietarako sarbide-kota berdintzeko ere aprobetxatuko du, eta horrek hobekuntza handia ekarriko du irisgarritasunaren arloan.
Obra ez da behingoz egingo, baizik eta lau fase ezarri direla, esku hartzeko eremuen arabera bereizita, inguruko bizilagunen egunerokoan ahalik eta inpaktu eta eragozpen gutxien sortzeko. Lehenengo fasea 66 zenbakitik gertuen dagoen eremutik hasiko da, eta 58 zenbakiak hartzen duen espazioan amaituko da (planoa erantsi da).
Plazaren erdian dagoen zuhaitz handia kendu egingo da, segurtasun-arrazoiengatik. Zuhaitz hori mantentzea edo birlandatzea ez da gomendagarria, zuhaitzaren tamaina eta sustraien egoera kontuan hartuta.
Lan horiek 120.000 euroko aurrekontua dute, eta 2025eko urtarrilean zehar amaituta egotea espero da.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioabizigarria
Erlazionatutako dokumentuak:
FASEAK (pdf, 89 kb)
Partekatu:
Itzuli