2024-11-13
Udalak Leioako berdintasunerako V. plana egiten jarraitzen du, herritarrekin topaketa bat eginez
Bilkura azaroaren 19an izango da, Kultur Leioan, 17:00etan, eta Planaren zirriborroa udalerriko bizilagunei helarazteko eta haien ekarpenak biltzen jarraitzeko balioko du
Udalak Leioako V. Berdintasun Plana egiten jarraitzen du. Hurrengo urratsa dokumentuaren zirriborroa herritarrei aurkeztea da. Horretarako, Leioako biztanleekin topaketa deitu du azaroaren 19an, 17:00etatik aurrera, Kultur Leioan.
Topaketaren helburua bosgarren plan honen zirriborroa helaraztea da. Dokumentu hori Leioako Udaleko arloek, erakundeek eta herritarrek landu dute azken hilabeteotan, eta aurretiko diagnostiko bat jasotzen du, bai eta etorkizuneko erronkak eta helburuak ere.
Plana ez dago itxita eta, bilera honetan, Udalak Leioako herritarren iritzia jasotzen jarraituko du.
SARE SOZIALAK;
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu
Partekatu:
Itzuli