2024-11-10
Leioak biktimak oroitu ditu Memoriaren Egunean
Ekitaldian Udalbatzako hainbat ordezkarik parte hartu dute, baita udalerriko herritarrek ere.
Iban Rodriguez Etxebarria Leioako alkatea izan da gaur goizean biktimak oroitzeko eta omentzeko Leioako Udalak Memoriaren Egunean antolatu duen ekitaldian.
Ekitaldia gaur goizean izan da, Leioaren Indarra eskulturan, eta bertan Udalbatzako ordezkariek eta udalerriko bizilagunek parte hartu dute.
Leioako Alkateak utzi du lore-sorta eskulturan, eta, ondoren, bertaratutako guztiek minutu bateko isilunea egin dute.
Ekitaldi xume baina hunkigarri honekin, Leioak bat egin du aurten ere Memoriaren Egunaren ekimenekin. Data hori 2010eko maiatzean ezarri zuten euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zuten ospakizun horretarako, data horretan ez baita inoiz atentatu hilgarririk gertatu.
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net