2024-10-09
Leioak boluntarioak eskatu ditu etxerik gabeko pertsonei buruzko datuen bilketan parte hartzeko
Lankidetzan aritzeko, adin nagusikoa izan eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan eskuragarri dagoen dokumentua betez: https://www.siis.net/psh/leioa /
Leioako Udalak, Gizarte Politiketako Sailaren bidez, dei egin nahi die herritarrei bizitegi-bazterketa larriari buruzko datuak aldi berean biltzeko, urriaren 23tik 24rako gauean.
Parte-hartzaileek udalerriko kaleak zeharkatuko dituzte taldeka, gaua kalean igarotzen ari diren pertsonak aurkitzeko.
Ekimen hau hogei bat udalerritan garatuko da aldi berean Euskadin, Leioa barne, Eusko Jaurlaritzak koordinatuta. Hiru helburu nabarmentzen dira: lehena, etxerik gabeko pertsonen profilari eta premiei buruzko ezagutza hobetzen laguntzea, herritarrak etxegabetasunari buruz sentsibilizatzea, etxerik gabeko pertsonak desestigmatizatzen laguntzea eta Administrazio Publikoarekin koordinatuta lan egitea, arreta egokia emateko behar diren baliabide eta zerbitzuei heltzeko.
Lankidetzan aritzeko, adin nagusikoa izan eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan eskuragarri dagoen dokumentua betez: https://www.siis.net/psh/leioa /
Sortaraziren eskutik, Gizarte Politiketako arloak informazio-saio bat antolatu du, datuak bildu aurretik, parte hartu nahi duten boluntarioei zuzenduta. Hitzaldia urriaren 15ean izango da, 19:00etan, Mendibile ikastetxeko lokaletan.
Gainera, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko, nahi duenak 641 042 899 telefono zenbakia edo posta elektronikoa du eskura: recuento@sortarazi.org