2024-09-30
Kultur aniztasunaren jaia munduko arrozekin iritsiko da Leioara, datorren larunbatean, urriaren 5ean
Helburua herrian elkarbizitza aldarrikatzea eta kultura-aniztasuna ikusaraztea da, kasu honetan, gastronomiaren bidez, arroza aniztasuna agerian jartzeko elementu komun gisa erabiliz, osagai bera prestatzeko dauden modu desberdinen bidez.
Kultur aniztasunaren jaia datorren larunbatean, urriak 5, iritsiko da Leioara, Munduko Arrozekin. Udalak bigarren urtez jarraian bat egin du egunean zehar Boulevardeko Stoa gunean egingo den ekimenarekin.
Helburua Leioan elkarbizitza aldarrikatzea eta kultura-aniztasuna ikusaraztea da, kasu honetan, gastronomiaren bidez, arroza aniztasuna agerian jartzeko elementu komun gisa erabiliz, osagai bera prestatzeko modu desberdinen bitartez.
PROGRAMAZIOA
Jardunaldiak jarduera ludikoak eta tailerrak izango ditu. 10:30ean hasiko da, arroza prestatzen parte hartuko dutenentzako lekuen banaketarekin, eta 11:00etatik aurrera hainbat proposamen hasiko dira, nahi duten pertsona guztiek parte har dezaten:
• 11:00 – 13:00, henna eta te tailerra
• 11:00etatik 12:00etara, maskara tailerra Karina Senatorerekin
• 11:00 – 12:30, Palestinako gastronomia-tailerra, "Ahanzturaren aurkako errezetak"
• 13:00etan, manifestuaren irakurketa
• 13:15ean, Leioako zentruetako ikasleek egindako puzzlearen aurkezpena
• 14:00etatik 14:30era, arroz-dastatzea. Lau sari egongo dira.
• 14:30ean, arroz herrikoia
• 15:00etan, “Espezieak topa!. Zurrumurruen aurkako Interakzio jolasa”
• 15:30ean, sari-banaketa
• 16:00etan, kontzertua Agharaseko musika taldearekin
• 17:00etan, mikro irekia
• 18:30ean, jai-amaiera
MUNDUKO ARROZAK
Leioako Udalak Munduko Arrozak antolatu du hirugarren sektoreko hainbat erakunderen laguntzarekin: Adsis fundazioa, Fidias elkartea, Estrategia Antirumores, Zabalketa, Sispred, Bidea Eginez, Bidesari, Sortarazi, Unrwa eta Core Fundazioa.
Ekimena hainbat udalerritan garatzen da, herritarren parte-hartzean oinarritzen da eta kulturartekotasuna eta pertsonen eta gizarte-erakundeen arteko harremana sustatzea du helburu.