Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Urriaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-09-27 Leioako udalak gobernu irekiaren eta berrikuntzaren arloan sentsibilizatzeko jardunaldi bat antolatu du udal langileentzat Ana Ramos Ramos, Galiziako hainbat herri eta mankomunitatetan aritutako udal-idazkaria eta gardentasunaren eta berrikuntzaren arloko aditua, izan da saioa zuzentzeaz arduratu den hizlaria
Innovación de gobierno abierto / Gobernu irekia berrikuntza

Leioako Udalak Gobernu Irekiaren eta Berrikuntzaren arloko sentsibilizazio-saio bat antolatu du, udal-langileentzat, erakunde autonomoetako eta hautetsientzat, "Leioako Udala modernizatzeko prozesua: aldaketaren eta ikaskuntzaren erronka, aurrera egin ahal izateko etengabeko hobekuntza lortzeko" izenburupean.

Jardunaldia Kultur Leioako Auditoriumean egin da, Ana Ramos Ramos Galiziako hainbat herri eta mankomunitatetan esperientzia handia duen eta Gobernu Irekian eta Administrazio Publikoen Modernizazioan aditua den Udal Idazkariaren eskutik.

Bilkura egin aurretik, hasieran, Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak nabarmendu du helburua dela "egungo egoerari, erronkei eta giltzarriei heltzea, pertsonengan oinarritutako administrazio-eredu ireki, moderno, garden eta etiko baterantz aurrera egiten jarraitzeko, herritarrengana are gehiago hurbiltzeko, kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko eta etengabe hobetzeko gai izango dena, sektore publikoan berrikuntzak duen garrantzia kontuan hartuta". Ildo horretan, gaineratu du "erronka horretan udal-langileen inplikazioa, zerbitzu publikorako bokazioa, eskumenak eta gaitasunak behar ditugu, eta, horregatik, ez dugu ahazten horrelako prestakuntzak eta saioak garatzeko eta eskaintzeko beharra, ezagutza, sentsibilitatea eta konpromisoa ekarriko dizkigutenak".

Jardunaldian hainbat gai jorratu eta hausnartu ziren, hala nola sinergien garrantzia efizientzian eta eraginkortasunean oinarritutako helburuak eta emaitzak lortzeko, zerbitzu publikoaren bokazioa, inguruneak berak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko beharra, administrazioarengan konfiantza sortzeko beharra eta Gobernu Onaren eta Administrazio Onaren parametroek eskatzen dituzten bermeak zabaltzea, besteak beste.

OSOTASUN PUBLIKOA

Atzo izan zen saio hau eta honi joan den urriaren 16an garatutakoa gehitu behar zaio. Udalak ere antolatu zuen bilkura hori, eta udal-langileei, erakunde autonomoetako langileei (Kontserbatorioa eta Euskaltegia) eta hautetsiei zuzendu zitzaien, kasu horretan, osotasun publikoari buruz.

Ehun bat langilek parte hartu zuten, eta, zehazki, prestakuntza Leioako Udalak abian jarritako Integritate Instituzionaleko Sisteman zentratu zen. Sistema horrek barne hartzen ditu Iruzurraren aurkako Adierazpen Instituzionala, Etika eta Jokabide Kodeak, hautetsiak zein enplegatu publikoentzat, eta Iruzurraren aurkako Neurrien Plana.

LEIOA HURBIL

Leioako Udalak urteak daramatza lanean erakunde publikoen modernizazio eta efikazia eta efizientzia hobetzeko etengabeko prozesuarekin. 2015ean, udal-izapideak eta -kudeaketak sinplifikatzeko eta optimizatzeko prozesua abiarazi zuen, Leioa Hurbil proiektuaren barruan.

Esparru horretan, kudeaketa onaren arloko hainbat ekintza garatu dira, hala nola Leioako Udalaren Prozedura Gida onartzea, Administrazio Elektronikoa eta Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala, Gardentasunaren Ataria, Herritarren Partaidetzarako eta Garapen Komunitarioko Estrategiak, Erakundearen antolamendu-berregituraketa, Plangintza eta Estrategia Kudeaketa Txostenen, Elkarreragingarritasunaren, erregistroen interkonexioaren, prozeduren estandarizazioaren edo Kontuak Ematearen bidez, besteak beste.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa