2024-09-23
Ekin, Leioako hobekuntzan aurrera egiteko herritarren partaidetzarako udal ekimenaren hirugarren edizioa hasi da
Urriaren 11ra arte, ostirala, herritarrek udalerriaren garapena bultzatu eta lagunduko duten ideiak eta proposamenak helarazi ahal izango dizkiote Udalari.
Leioako Udalak EKINen hirugarren deialdia jarri du abian, herritarrek parte hartzeko udal ekimena, erronka kolektiboak eta proposamenak garatzeko herritar guztien onerako.
Horrela, urriaren 11ra arte, ostirala, herritarrek udalerriaren garapena bultzatu eta lagunduko duten ideiak eta proposamenak helarazi ahal izango dizkiote Udalari. Horretarako, txosten bat bete besterik ez da egin behar. Txosten hori udal espazio guztietan egongo da eskuragarri, eta online leioazabalik.leioa.net webgunean. Inprimakira modu fisikoan sartzen direnek Leioan banatutako proposamenak jasotzeko 20 postontzietako edozeinetan utzi ahal izango dute.
Postontziak:
• Pinuetako adinekoen zentroa
• Txorierriko adinekoen zentroa
• Gaztelubideko HAZ
• Udala (Udaltzaingoaren sarrera)
• Sakoneta Kiroldegia
• San Bartolome kulturgunea
• Lamiakoko metro-geltokia
• Udondoko bulebarra (Ikaztegiko aparkalekua)
• Ikea mendiko igogailua
• Mendibile pasabiderako sarbidea (aparkaleku urdina)
• Artatzagana (Bordeleako aparkalekua)
• Artatza kalea (20 zenbakia)
• Kultur Leioa (José Ramon Aketxe Plaza)
• Estartexe kalea (haur-jolasekin batera)
• Maiatzaren 1 (2. zenbakian)
• Euskaltegia (Euskaltegiaren eta Kontserbatorioaren artean)
• Herritarren laborategia
• Gaztegunea
• Artaza Romo BHI
• Barandiaran BHI
Ideia guztiak bildu ondoren, urriaren 30ean, baheketa-saio bat egingo da. Bertan, Leioako bizilagunek aurkeztutako proposamen guztiak ezagutuko dira eta prozesuaren hurrengo urratsak ezarriko dira.
EKIN, ERANTZUNKIDETASUNA, BERRIKUNTZA ETA PARTE-HARTZEA
Herritarren proposamenak aurkezteko, herritarrek hautatzeko eta Udalaren eta bizilagunen arteko lankidetza garatzeko prozesua da EKIN. HERRIGUNEren proiektuan sartuta dago herritarren partaidetzarako, erantzunkidetasunerako eta berrikuntzarako programa, leioaztarrek proposatutako ekimenak garatzen laguntzeko.
Leioako Udalak EKINekin duen erronka da "eraikitzea eta aurrera egitea, herritarren beharrak entzunez, modu eraginkor, koordinatu eta bateratuan erantzuna emanez, guztiontzako Leioa eraikiz, guztion parte-hartzearekin".
SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
Erlazionatutako dokumentuak:
EKIN LEIOA (pdf, 1151 kb)
Partekatu:
Itzuli