Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Urriaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-09-20 Leioako udalak doako orientazio-zerbitzua jarri du abian, ohitura osasungarriak sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko Jarduera fisikoaren arloko profesional batek zerbitzura hurbildu nahi duenari arreta emango dio, programa bat orientatu eta diseinatuko du bere beharren, lehentasunen eta gaitasunen arabera, eta edozein egoera edo egoeratara egokituko da.
SERVICIO DE ORIENTACIÓN ACTIVIDAD FÍSICA / JARDUERA FISIKO ORIENTAZIO ZERBITZUA

Leioako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment Pertsona Aktiboak programaren barruan, doako kirol-orientazioko zerbitzu bat jarriko du abian datorren asteartean, urriaren 1ean, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta herritarrak sedentarismoa atzean uztera eta ariketa fisikoa egitera animatzeko.

Pertsona guztiei zuzenduta dago, baina, batez ere, ez-aktiboenei, eguneroko bizitzan ongizatea eta bizi-kalitatea handitzeko errutinak izan ditzaten.

Programaren ezaugarrietako bat da ibiltaria izango dela; asteartetik ostiralera Leioako hainbat puntutan kokatuko da, goizez eta arratsaldez, ahalik eta erabiltzaile gehien lortzen saiatzeko. Hitzorduarekin lan egingo da eta ixteko eguna eta 671 71 99 73 telefono zenbakira deitu ala jon.oteo@mugikon.com helbidera korreo bat bidali ahal da.

• Asteartea
11:00 - 13:00 Sabino Arana 67 (gizarte zerbitzuetako lokala)
16:30 - 18:30 Pinueta, Langileria 202, behea (Gaztelubide txokoa)

• Asteazkena
17:30 - 19:30 Sabino Arana 67 (gizarte zerbitzuetako lokala)

• Osteguna
11:00 - 13:00 San Bartolome, 1 Kultur Etxea, behea.

• Ostirala
09:00 - 11:00 Txorierri, 51. kultur etxea, behea.
11:00 – 13:00 Lamiako (Langileria 88, behea)

Jarduera fisikoko profesional bat arduratuko da zerbitzu horretaz, eta erabiltzaileei aholkuak, orientabideak eta laguntza emango dizkie, erabiltzaileek jarduera fisikoari buruzko ohiturak hobe ditzaten, ohiko moduan egitea lortu arte.

Erabiltzaileekin batera, profesionalak programa bat diseinatuko du, bere beharren, lehentasunen eta gaitasunen arabera, eta edozein egoera edo egoeratara egokituko da. Gainera, Leioan egiten diren kirol-jardueren berri emango die, bereziki zerbitzua jasotzen ari den pertsonaren profilera gehien egokitzen direnen berri.

LeioAktiba izeneko zerbitzu horren esparruan, Leioa Kirolak eskaintzen duena, indarra, oreka, erresistentzia edo malgutasuna lantzeko tailerrak egingo dira, pertsonen ongizate handiagoa lortzeko helburuarekin.

Zerbitzu hori abian jartzeko, Leioako Udaleko hainbat arloren artean (kirolak, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, parte-hartzea...) eta erakundeen artean ere lan egin da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzarekin.


SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

INFORMAZIOA (pdf, 738 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa