Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Urriaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-09-17 Leioako udalak gaztedi Uk 2024 beken deialdia ireki du, gazteen artean enplegagarritasuna sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta Uribe Kostako beste udal batzuek ere parte hartzen dute: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Solepana eta Urduliz.
/

Leioako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Solepana eta Urdulizko udalen laguntzarekin, Gaztedi Uribe Kosta beka-programaren beste edizio bat jarri du abian, 6 hilabetez inguruko enpresetan lanekoak ez diren eta ordaindutako praktikak egiteko. Ekimen honen helburua da gazteei lan-merkatuan duten gaitasuna eta lehia hobetzeko esperientzia lortzeko aukera ematea, eta, horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea.

Horrela, programa honetan 18 eta 25 urte bitarteko pertsonek edo 29 urte arteko pertsonek parte hartu ahal izango dute, azken kasu honetan betiere Gazte Bermea Sisteman alta emanda egon badira.

Beharrezkoa da programa honetan parte hartzen duten udalerrietako batean erroldatuta egotea; Lanbide Heziketako titulu bat (erdi- edo goi-mailako titulua), arte- edo kirol-irakaskuntzetako goi-mailako titulua, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo unibertsitateko titulu ofizial bat izatea. Ezinbesteko baldintza da, halaber, langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.

Parte hartu nahi dutenek urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea, modu telematikoan, ahal dela, udalaren www.udaletxean.leioa.eus webgunean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: gaztedibekak@leioa.eus


SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
www.behargintza.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

BEKAK GAZTEDI UK 2024 (pdf, 1306 kb)

KARTELA (pdf, 144 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa