2024-07-24
Sakonetako Kiroldegiak eta Torresoloko kanpoko igerilekuek ateak irekiko dituzte bihar, hilak 25
Torresoloko kanpoko igerilekuak irekita egongo dira ordutegi jarraituarekin, 10:00etatik 21:00etara.
Bihartik aurrera, uztailaren 25, Sakonetako Udal Kiroldegiak ateak irekiko ditu berriro, eta udal-instalazio horietan eskaintzen dituzten kirol-zerbitzuei berrekingo zaie. Gainera, bihar Torresoloko kirol-gunea irekiko da, kanpoko igerilekuak barne.
Horrela, normaltasuna berreskuratuko da Leioako kirol-eskaintzari dagokionez, herrian kirol-zerbitzua kudeatzen duen enpresak eta ELA sindikatuak, udalerriko langileen gehiengoa denak, akordio bat lortu baitute bi aldeek zuten lan-gatazkari amaiera emateko.
TORRESOLOKO IGERILEKUAK
Torresoloko kanpoko igerilekuak irekita egongo dira ordutegi jarraituarekin, 10:00etatik 21:00etara, baina instalazioak irekita egongo dira 21:30ak arte.
Leioa Kirolak-eko abonatuek beren abonu-kuotaren barruan dute igerilekuetarako sarbidea, eta, beraz, instalazioetara sartu ahal izango dira ordainketa gehigarririk egin behar izan gabe. Leioa Kirolak-en abonatuak ez direnek, eguneko sarrerak erosi ahal izango dituzte. 5 urtera arteko sarrerak, 5 urtekoak barne, dohainik dira, 5-26 urte bitartekoak 4,5 euro balio dute eta 26 urtetik aurrerakoak 6,5 euro.
Interesatuek 946 004 475 telefonoan eska dezakete informazio gehiago.