Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-22 30.000 lagunek baino gehiagok gozatu dute Kaleko Arteez Leioako XXIII. Umore Azokan
Umore Azoka  / Umore Azoka

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatzen duen Kale Artisten Azokak, amaiera eman dio XXIII. edizioari, Estatuko garrantzitsuenetako bat dela erakusten duten bertaratze eta parte-hartze zifra batzuekin. Hain zuzen ere, 30.000 pertsona baino gehiago izan dira maiatzaren 18tik (osteguna) 21era (igandea) egin diren 90 emanaldietan.

Nahiz eta iragarpena zalantzazkoa izan, eguraldia, fresko baino euririk gabe, lagundu egin du eta jarduera guztiak egin ahal izan dira, inolako arazorik gabe.

Publikoak espazio guztiak bete ditu, proposamen askori gogo biziz eta txalo zaparrada luzeekin erantzunez.
Familia askok, baina baita gazteek eta helduek ere, azokan parte hartu duten formatu eta genero ezberdinez gozatu dute, inolako gorabeherarik aipatu beharrik gabe.

Bestalde, Umore Azokarekin batera datorren merkatu-izaera agerian geratu da egun hauetan gurekin izan diren Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko konpainien eta programatzaileen artean hainbat kontratazio-proposamen itxi direlako.
300 akreditaturekin, jarduera profesionalak ez dira eten, topaketak, nazioarteko hitzarmenen sinadurak, jaialdien aurkezpenak eta proiektuen aurrerapenak egin baitira.

Lau egun hauetan, Leioako 18 espazio eszenikotan aritu diren 43 konpainiaren 90 emanaldi programatu dira – 17 Euskal Herrikoak, 21 Estatukoak eta 5 nazioartekoak –.

Ohi bezala, Azokak sariak banatu ditu: Jimena Cavalleti konpainiaren ‘B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales)’ lanak Munduko Ikuskizun Onenaren saria jaso du; Trapu Zaharraren ‘¡Dale, Ramón!/Eutsi, Ramón!’ komediak Euskadiko Ikuskizun Onenari Saria lortu du, eta Harrobi Dantza Bertikala konpainia gaztearen ‘Geure (R) a' ikuskizunak Aipamen Berezi bat eskuratu du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa