Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-05 Haur-masaje eta psikomotrizitate tailerrak umerik txikienentzat Izena emateko udal hezkuntza sailan maiatzaren 5etik 12ra bitartean
Masaje infantil / Haur masajea

Leioako Udaleko Hezkuntza Arloak hiru tailer eskaintzen ditu 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Haur-masajea 0-1 urtekoentzat. Eta psikomotrizitateari buruzko bi tailer, adinaren arabera programatuak. 1 eta 3 urte bitartean daudenentzat.

Haurrentzako masaje tailerra Mendibilen egingo da (Mendibil, 13. Antzinako ikastetxea; LAKET, Emakumeen Jabekuntza Eskola, beste aldean), bost asteazkenetan, 10:30etatik 12:00etara, maiatzaren 17tik aurrera. Lehen tailer honetan 10 familia artatu ahal izango dira, hau da, 10 haur gurasoetako batekin, edo bi, hala eskatuz gero.

Psikomotrizitate tailerrak, ordea, Txomin Aresti ikastetxeko Psikomotrizitate gelan egingo dira, bost asteartez, maiatzaren 16tik aurrera. 12 eta 24 hilabete bitarteko haurrentzat, ordutegia 16:15etik 17:45era izango da, eta, ondoren, 18:00etatik 19:30era 24 eta 36 hilabete bitarteko haurrentzat. 10 familia artatzeko aukera ere egongo da, baina kasu horretan guraso bakarra egon ahal izango da (ikasgelan pertsona gehiegi egoteak jarduera behar bezala egitea oztopa ez dezan).

Izena emateko udalhezkuntza@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko da gaurtik (maiatzak 5) 12ra bitartean, haurraren izena eta jaioteguna adieraziz. Beharrezkoa izango da haurra erroldatuta egotea, eta egoera hori Hezkuntza Arloak egiaztatuko du (ez da dokumenturik aurkeztu behar). Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera beteko dira, eta epe horretatik kanpo ez da eskaerarik onartuko. Informazio gehiago nahi izanez gero 94 607 25 76 telefonora dei dezakezue. Jarduera bakoitzean gutxienez 6 familia egongo dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

psikomotrizitatea (image/jpeg, 236 kb)

Haur masajea (image/jpeg, 257 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa