2022-12-07
Igandean izango da Leioako XXXIII. nekazaritza eta abeltzaintza azoka
Abenduaren 11n Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka bueltatuko da. Gabonetako jatekoak prestatzeko produktu bikainak eskuratzeko aukera ederra. Erakusketak, produktuen salmenta, umeentzako tailerrak, dantzak, musika…
Azoka 10:00etatik 15:00etara izango da zabalik Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan eta Bulebarrean.
Goiz osoan:
- Animalien erakusketa
- Nekazaritzako produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta.
- Falkoneriako erakusketa.
- Animazioa. Leioako Txistu Doinuak, Udondoko Txikiteroak, Lamiako Maskaradako trikitilariak eta erraldoiak.
- Haurrentzako tailerrak. Artile eta zaku usaintsuen tailerra.
- Lehiaketak. Behi politena eta gehien pisatzen duen behia: azokara bertaratzen diren pertsona guztiek eman ahal izango dute botoa, eta horien artean bi saski zozketatuko dira produktuekin.
11:00etatik aurrera
- Euskal dantzak. Gure Ohiturak Dantza Taldea eta Txikiak Txiki Dantza Taldea. Boulevard.
- Herri-kirolak. Open Bizkaia torneoaren finalak. Errekalde plaza.
Gizonezkoen harri-jasotzea – Emakumezkoen ingudea – Gizonezkoen harri-jasotzea – Gizonezkoen kinttopekoak zaku-lasterketa.
- Sagardoa egiteko tailerra eta sagar barietateen erakusketa. José Ramón Aketxe plaza.
12:00etatik aurrera
- Pony-ekin paseoak. Bulebarra.
- Ekoizleentzako Idiazabal Jatorrizko Deiturako XXII. Gazta Lehiaketa
Bizkaitarrak, Leioako Udala eta gazta dastaketa Bulebarran.
- Sasoiko perretxikoak eta onddoak eta Eusko Label sagardoa dastatzeko aukera. José Ramón Aketxe plaza. Laguntzailea: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
13:00etan Parte hartzen duten abere-arrazen pisaketa eta azalpena. Bulebarra
14:00etan Gazta eta postuen dekorazio lehiaketen sari banaketa eta saski zozketa azokako produktuekin (parte hartzeko txartelak postuetan banatuko dira).
15:00etan Azokaren amaiera
Partekatu:
Itzuli