Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2022ko Abenduaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-11-21 Leioako bizilagun bat ikertu dute Lanbideri ustez iruzur egiteagatik
Leioako Udaltzaingoa / Leioako Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoa Leioako bizilagun bat ikertzen ari da, Lanbideri iruzur egitea, dokumentuak faltsutzea eta atzerritarren eskubideen aurkako ustezko delitu bat egotzita. Gaur egun, ikerketa zabalik dago Udaltzaingoaren aldetik, jarduketa judizialen zain.

Leioako bizilagun batek maiatzean salatu zuenez, errentariak alokairu-kuota ordaintzeari utzi zion, eta, gainera, egoera irregularrean zeuden atzerritarrei gelak azpierrentan ematen ari zitzaien, antza, Eusko Jaurlaritzaren laguntza-sistemetan sartzen laguntzeagatik.

Salaketen larritasuna ikusita, Udaltzaingoa susmagarria ikertzen eta informazioa Lanbiderekin kontrastatzen hasi zen. Ikerketa horietan ikusten denez, pertsona horrek dokumentazioa kudeatzeko erakundeetara laguntzen zien atzerritarrei, eta etxebizitzaren jabearen sinadura faltsutzen zuen baimena behar zuten dokumentuetan.

Gainera, udaltzaingoak jakin ahal izan du laguntza publikoak jasotzen dituela ikertuak eta gelak azpierrentan emateagatiko diru-sarrerak eta egiten zituen izapideengatiko aparteko diru-sarrerak ezkutatzen zituela. Udaltzaingoak egindako ikerketetan ere frogatu da ikertuak askotan faltsutzen zuela etxebizitzaren jabearen sinadura. Horregatik guztiagatik, ikerketa ireki da, eta agintaritza judizialari horren berri eman zaio. Agenteek egindako ikerketen arabera, hainbat delitu-egitateren egilea izan daiteke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa