Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-11-18 Giza liburutegiak, aurreiritziak deseginez
Giza liburutegiak / Giza liburutegiak

Datorren abenduaren 1ean, Leioako Zurrumurruen Aurkako Sareak Giza Liburutegian parte hartzera gonbidatzen zaitu. Liburutegia Kultur Leioako Ambigun izango da (beheko solairua), 19:00etatik 20:30era.

Giza liburutegia topatzeko eta pertsona ezezagunen arteko elkarrizketa eta ezagutza sustatzeko modu bat da, gure estereotipo eta aurreiritzi asko gaindituz. Katalogo txiki baten bidez, hainbat irakurketaren artean aukeratu ahal izango dugu, baina irakurtzera hurbiltzean, liburu baten ordez pertsona batekin topo egingo dugu, eta pertsona horrek bere bizipenetik kontakizun labur bat kontatuko digu. Beraz, gure esperientziaren zati txiki bat partekatzen da, gure ezagutzaren partea dena, eta enpatia sortzen da liburuaren eta irakurleen artean.

Zure zain gaude. Gainera, Agharasek, Bizkaiko Imazighen Elkarteak, zuzeneko musika eskainiko du, baita tea eta pastak ere.
Parte hartzeko udalhezkuntza@leioa.eus helbidera email bat bidali edo 946072576 telefonora deitu behar duzu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa