Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-28 Martina Aretxaga emagina omenduko dute aurten Leioako Egunean
artatza / artatza

Martina Aretxaga herriko emagin ohia omenduko dute aurten Leioako Egunean. Efemerideak 496 urte beteko ditu aurten, eta pandemia aurreko ohiko formatua berreskuratuko du gaur bertan Artatza Jauregian egingo den topaketarekin.

Leioako egun berezi honek Leioaren eta herritarren arteko lotura sendotu nahi du, topagune bat sortuz kultura- eta kirol-elkarteentzat, ikastetxeentzat, guraso-elkarteentzat, auzo-elkarteentzat, auzoetako kultura-gelentzat, azken batean, enpresentzat, Leioan eta Leioarako lan egiten dutenentzat.

Pandemiaren ondorengo Leioako Egunaren lehen ospakizunean, Udalak emakume bat omendu nahi izan du, osasunaren arloko profesional bat, bere lan-bizitza leioaztarrak zaintzen eman zuena. Are gehiago, Martina Aretxaga izan da jaiotzean leioaztar askok ikusi zuten lehen pertsona, bera izan baitzen, urte askoan, Leioako emagina. Hemen ezagutu zituen senarra eta alabak hazi zituen. Lotura eta dedikazio handia du Leioarekin, eta orain esker on gisa itzuli zaio.

Zorionak Martina!!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa