2022-10-13
Gazteentzako Irakurketa Jokoaren edizio berri batekin itzuli da LIburutegia
Dagoeneko joko honen bederatzigarren edizioa da, eta 6 eta 16 urte bitarteko publiko gazteenaren artean irakurzaletasuna sustatzea du helburu. Parte hartzeko epea abenduaren 23an amaituko da.
Jokoaren mekanikak ohikoa izaten jarraitzen du, sei eta hamasei urte bitarteko gazteek orri-markagailu bat jasoko dute maileguan hartzen duten liburu bakoitzeko. Itzultzeko orduan, beren datu pertsonalekin eta liburuari buruzko iritziarekin batera aurkeztu beharko dute. Hiru orri-markagailuko gazteek zenbaki bat jasoko dute 2023ko urtarrilaren 2an egingo den zozketarako.
Zer zozketatzen dute? Bada, Elkarren 10 txartel-opari, bakoitza 60 €-koa. Zozketa egiteko, Number Generator orrian agertzen diren ausazko zenbakiak erabiliko dira (sariak zozkatu ahal izateko saridunak errepikatu gabe) eta irabazleen izenak liburutegiaren web orrian eta blogean argitaratuko dira.
Dagoeneko eska daitezke orri-markagailuak, abenduaren 23ra arte.