Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-10-04 Bueltan dira familia saioak Sorgina Txirulinarekin
Sorgina Txirulina / Sorgina Txirulina

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak familia saio bereziak programatu ditu beste behin, euskaraz ez dakiten familiek etxeko txikienekin jolasten diren bitartean ikasi eta erraztasuna har dezaten. Txikiak izango dira, jolas eta ipuinen bidez, euskara familiei modu naturalean transmitituko dietenak, jolasaz gozatzen duten aldi berean.

Hilero Sorgina Txirulinak Kultur Leioan (ostiral arratsaldeetan) emango dituen tailerren bigarren edizioa izango da. Iaz parte hartu zuten familiek oso positiboki baloratu zuten jarduera, eta, beraz, aurten jarraipena eman nahi zaio programari, parte hartu duten familien iradokizun batzuei erantzunez.

Saio bakoitzean eguneroko gai bat lantzen da gai horri buruzko oinarrizko hiztegia indartuz; bazkalordua, parkean jolastea, eskola, bainatzeko ordua, ohera joateko ordua.
Saioaren bigarren zatian, berriz, Sorgina Txirulinak ipuin-kontalari lanak egiten ditu, helduak etxean eta tailerrean ikasitakoa praktikatzera animatuz.

Hilabete bakoitzeko jolas eta saioez gain, familiek material didaktikoa eta jolasteko materiala jasotzen dute, etxean ere euskara ikasten jarraitu ahal izateko.

Tailer horiek, bai eta saio bakoitzean ematen den materiala ere, doakoak dira, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea saioa baino egun batzuk lehenago edukiera kontrolatzeko: Euskarazerbitzua@leioa.eus edo 94 607 25 76 telefonoan.

Saioak:
Saioetan pertsona nagusiek eta txikiek batera parte hartzen dute. Gomendatutako adina: 5-8 urte. Lehen Hezkuntzako 1.-2.-3. mailak. Familia bakoitzak gehienez 3 pertsona izango ditu: 2 heldu eta txiki bat edo 2 haur eta heldu bat.

Kultur Leioa (17:30-18:30)
Urriak 14: Euskaraz koloreztatu
Azaroak 4: Euskaraldia
Abenduak 2: Gabonak
Urtarrilak 13: Euskal mitologia
Otsailak 3: Ziripot eta Zaldiko
Martxoak 3: Balendina astronauta
Apirilak 21: Bazen behin
Maiatzak 5: Udako oporrak

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskuorria (pdf, 922 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa