Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-29 Animatu euskara praktikatzera Berbaldun ekimenarekin jendea ezagutzen duzun bitartean
Berbaldun Leioa / Berbaldun Leioa

BERBALDUNek berriz ere aukera ematen dio edozein leioaztarri euskara modu lasaian praktikatzeko, beste pertsona batzuk ezagutzen dituen bitartean, eta, horrela, hizkuntza ohitura berriak sortzeko. Berbaldun sistema astean gutxienez ordubeteko elkarrizketa taldeetan zentratzen da. Iaz 18 elkarrizketa-talde osatu ziren, 10 goizez (9:00etatik 15:00etara) eta 8 arratsaldez (15:00etatik 21:00etara), 86 parte-hartzaile guztira.

Ekimen polit honetan parte hartu nahi baduzu, Udal Euskaltegiarekin jarri behar duzu harremanetan eta izena eman, 688 850 129 telefono zenbakira deituz edo berbaldun.leioa@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Ekimena euskaraz komunikatu ahal izateko gutxieneko maila bat duen 17 urtetik gorako edozein pertsonari zuzenduta dago, bai euskaldunei bai ikasten ari direnei (B1 mailan edo maila altuagoan). Astean gutxienez ordubeteko elkarrizketa-taldeak osatzean datza, parte-hartzaileen prestasunaren arabera, hori da eskatzen zaien konpromisoa.

Talde guztietan dago programaren dinamizatzailea, parte hartzen dutenak, batez ere hasierako uneetan, bakarrik senti ez daitezen eta talde guztietan gutxienez euskaldun bat egon dadin.

BERBALDUNek bestelako ekintza eta jarduera puntualak ere antolatzen ditu: Berbodromoa, txangoak, hitzaldiak, etab.

Erlazionatutako dokumentuak:

Izena emateko orria (image/jpeg, 233 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa