Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-02 Haurrentzako igeriketa-ikastaro berrietarako izen-ematea irekitzear dago 4 hilabete eta 12 urte arteko haurren taldeei zuzenduta daude
Cursillos de natación infantiles. / Haurrentzako igeriketa ikastaroak.

Leioako Udaleko Kirol Sailak plaza berriak eskaini ditu haurrentzako igeriketa-ikastaroetan, hiru adin-tartetan banatuta: 4 eta 46 hilabete arteko haurtxoak (adinaren arabera banatuta), 4 eta 6 urte arteko haurrak, eta 5 eta 12 urte arteko haurrak.

Izena emateko epeak

Aurreinskripzio-epea astelehenean hasiko da (irailak 5) lehentasuna dutenentzat (aurreko hiruhilekoan prestakuntza jaso dutenentzat); aitzitik, izen-emate berrientzat, epea irailaren 12an hasiko da eta 15ean amaitu.

Plazen zozketarako inskripzioa Sakonetan egin ahal izango da, presentzialki, edo posta elektroniko bidez. Postaz eginez gero, leioakirolak.leioa.eus orrian jaitsi daitekeen artxiboa erantsi beharko da, eta, ondoren, helbide honetara bidali: uki.atezaintza@leioa.eus

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa