Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-09-01 Aurreratu egin da Sakonetako igerilekuak berriz irekitzeko eguna Urteroko nahitaezko mantentze-lanak egin ondoren, leioaztarrek erabiltzeko gertu egongo dira igerilekuak irailaren 5etik aurrera (astelehena), hau da, aurreikusitakoa baino astebete lehenago
Piscina grande en el polideportivo Sakoneta / Igerileku handia Sakoneta kiroldegian

Sakoneta kiroldegiko igerileku estali biak datorren astelehenean, irailak 5, irekiko dira, udaren ondoren irekitzeko aurreikusitako eguna baino astebete lehenago, beraz. Ordutegiari dagokionez, zerbitzu jarraitua emango da, 07:00etatik 21:00etara.

Urteko mantentze-lanak

Urtero legez, igerileku bietan egin dira mantentze-lanak. Igerileku txikian egindako lanek –konponketak eta margotze-lanak– behar izan dute denbora gehien. Lanen erritmo onari esker aurreratu ahal izan da astebete igerilekuak irekitzeko eguna.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa