Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-08-09 Alkateak hainbat bilera izango ditu irailean herritarrekin
Tolaketak / topaketak

Irailean zehar hainbat topaketa antolatu dira leioaztarrak alkatearekin zuzenean egoteko aukera errazteko, beren auzoari eta udalerriari buruz duten iritzia zuzenean Alkateari emateko. Topaketa hauetan parte hartu nahi baduzu deitu 688 736 136 telefonora eta eman zure izena.

Iban Rodriguez Etxebarria alkateak 9 saio egingo ditu Leioako eremu eta auzo deberdinetan, gehienez hamabost laguneko talde txikietan, betiere aldez aurretik izena eman ostean, bilera bakoitzean parte hartzen duten pertsona guztien parte-hartzea eta komunikazioa errazteko eta bermatzeko.

Udalak egunero jarraitu duen arren, baita pandemia garaian ere, asko murriztu da kaleko presentzia eta bizilagunekin harreman zuzena. Hori indartzeko eta herritarren kezkak, proposamenak eta eskaerak ezagutzeko antolatu izan dira bilera hauek.

Beraz, Alkatearekin zuzenean zure auzoko gaietaz berba egin nahi baduzu deitu eta izena eman topaketa hauetan. Iraileko astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira, 18:30etik aurrera eta gehienez ordu eta erdikoak:

1. Iturribide. San Juan. Monte Ikea. Mendibile.
Irailak 13, asteartea. Non: Behargintza. Mendibil Kalea 3.

2. Santi Mami. Santsoena. Sarriena. Periodistas. Grupo Mardoena.
Irailak 14, asteazkena. Non: Kultur Leioa. Jose Ramon Aketxe plaza, 11.

3. Aldekoena. Larrakoetxe. Artatzagana.
Irailak 15, osteguna. Non: San Bartolome Kulturgunea. San Bartolome Auzoa, 1.

4. Artatza. San Bartolomé. Telleria. Basañese. Peruri.
Irailak 20, asteartea. Non: San Bartolome Kulturgunea. San Bartolome Auzoa, 1.

5. Lamiako-Txopoeta. Txorierri. Begoñako Ama. Ibaiondo.
Irailak 21, asteazkena. Non: Lamiakoko Nagusien Etxean. Langileria Kalea, 64.

6. Udondo. Ondiz. Aketxe.
Irailak 22, osteguna. Non: Ondiztorre. Independentzia 64.

7. Kandela Zubieta. Travesía Iparragirre.
Irailak 27, asteartea Non: Behargintza. Mendibil Kalea 3.

8. Pinueta.
Irailak 28, asteazkena. Non: Txoko Gaztelubide. Langileria Kalea 202.

9. Elexalde. Avda. Iparragirre. Sabino Arana. Luis Líbano. Independentzia. Leioandi.
Irailak 29, osteguna. Non: Kultur Leioa. Plaza Jose Ramon Aketxe, 11.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa