Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-08-04 Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 60. edizioan izena emateko epea zabalik
Aurresku txapelketa / Aurresku txapelketa

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, herriko Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen laguntzarekin, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 60. edizioa deitu du dagoeneko, irailaren 4an, 19:00etan, Ondizko probalekuan izango dena. Izena emateko, fitxa bete eta posta elektronikoz bidali behar da infokultur@leioa.eus helbidera. Gainera, lehiaketaren egunean bertan ere egin ahal izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Ohikoa denez, bi kategoria ezartzen dira modalitate bakoitzerako: 16 urtetik beherako aurreskulariak eta 16 urtetik gorakoak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Parte hartzen dutenek honako sari hauek jasoko dituzte:

Emakumeen modalitatea
Beteranoen kategoria
1. saria: 450 €, garaikurra eta zapia.
2. saria: 300 €eta garaikurra.
3. saria: 150 €eta garaikurra

Gazteen kategoria
1. saria: 200 €eta garaikurra.
2. saria: 150 €eta garaikurra.
3. saria: 100 €eta garaikurra.

Gizonezkoen modalitatea
Beteranoen kategoria
1. saria: 450 €, garaikurra eta txapela.
2. saria: 300 €eta garaikurra.
3. saria: 150 €eta garaikurra.

Gazteen kategoria
1. saria: 200 €eta garaikurra.
2. saria: 150 €eta garaikurra.
3. saria: 100 €eta garaikurra.

Erlazionatutako dokumentuak:

Fitxa (pdf, 438 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa