Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Abuztuaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-07-18 HAPOk Aurrerakina egiten jarraitzen du, herritarren ekarpenekin aberastuta
Pgou / hapo

Gaur egun, HAPO Aurrerakina egiteko Fasean dago, eta bertan jasoko dira etorkizuneko planerako proposamenak eta alternatibak. Dokumentu hau, Leioako etorkizuneko hirigintza-planaren zirriborro aurreratu gisa izango dena, herritarren ekarpenarekin aberastu da, udalerriko hainbat lekutan egindako hiru saio parte-hartzailetan jasota: Kultur Leioa, Lamiako eta San Bartolome.

Saioen helburua izan zen leioaztarrei atariko proposamen batzuk aurkeztea, abendua eta martxoa bitartean egindako diagnostiko parte-hartzailetik zuzenean eratorriak. Diagnostiko parte-hartzailean garrantzi eta adostasun handiena zuten gaiak aurretiazko proposamen gisa formulatu ziren, proposamen berriak zehazteko eta osatzeko, gaur egun idazten ari den Aurrerakin dokumentuan txertatu ahal izateko.

Hala, saio desberdinetan errepikatu zen gai bat Leioako naturguneak eta parkeak lotzea izan zen, adibidez, korridore edo ibilbide berdeen bidez. Beste kontu bat ere errepikatu zen: etxebizitzak eraikitzeko ez litzateke lurzoru natural gehiago artifizializatu behar, lehendik zegoen lurzoru artifizializatua erabili baizik. Nabarmendu zen indarrean dagoen HAPOk bere garaian aurreikusten zuena nahikoa dela egungo beharretarako.

Aipatu behar da, bilkuretan eztabaidatu aurretik, informazio-hitzaldiaren lehen zatian diagnostikoa azaldu zela, bai alderdi teknikoa, bai abendua eta martxoa bitartean egindako parte-hartzearen emaitzak. Horretarako, Udaleko teknikariak, erredakzio-taldea eta partaidetza-taldea egon ziren, zalantzak azaldu eta argitzeko. Dokumentazio tekniko guztia eta dibulgaziozkoa (jendaurreko saioetan erabilitako aurkezpena) eskuragarri daude HAPOren webgunean, https://leioazabalik.leioa.net/hapo helbidean.

Urrats hauek: Aurrerakinia idazten amaitzea eta jendaurrean azaltzea, informazio- eta partaidetza-ekintzen bidez

Aurrerakina udazkenean egitea espero da. Udalak amaitu eta onartu ondoren, jendaurreko erakustaldia hasiko da, gutxienez bi hilabeteko iraupenarekin, eta hainbat ekintza parte-hartzaile egingo dira, HAPO herritarrei hurbiltzeko eta ahalik eta jende gehienak eta pertsona gehienek parte har dezan. Hitzaldi informatiboak, erakusketak eta dibulgazio-materiala egongo dira, eta parte-hartze presentziala eta digitala, Aurrerakinari ekarpenak egin ahal izateko, baita iradokizunak erregistro bidez egiteko aukera ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa