Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-07-15 Ibaiondoko Babes Sozialeko etxebizitzetan izena emateko prozesua errepikatuko da Izen-emateak, zuirrenik, urrian hasiko dira, Herritarrentzako udal Arreta Zerbitzuaren bitartez.
VPS Ibaiondo / Ibaiondo BSE

Azken Udalbatzak Ibaiondoko 15b erenuko p.02 partzelan eraikiko diren Babes Sozialeko 26 etxebizitzen zozketaren oinarriak arautzen zituen ordenantzaren deuseztasuna deklaratu zuen. Hori dela eta, prozesu honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren eskabidea berriro erregistratu beharko dute, gutxi gorabehera, urrian, izena emateko epea irekitzen denean.

Deuseztasunaren arrazoia aurreko deialdian eskatutako gutxieneko diru-sarreretan antzemandako akatsa izan da. Diru-sarrera horiek 9.000 eurokoak ziren, eta indarrean dagoen araudiak ezartzen du diru-sarrera horiek 12.000 eurokoak izan behar dutela. Hori dela eta, Udalbatzak aurreko ordenantza arautzailea baliogabetzea erabaki zuen eta ordenantza arautzailea behin-behinean onartu zuen, puntu honetan zuzenketa eginez.

Horregatik, promozio honen etxebizitzak esleitzeko zozketan parte hartu nahi dutenek berriro izena eman beharko dute etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan, Udalaren HAZn, ordenantza berria behin betiko onartu ondoren, Legean aurreikusitakoaren arabera. Halaber, beste aukera bat izango da eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile berrientzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa