Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-07-01 Leioako Udalaren iritziz, san juan jai “normalizatuetara” itzultzea bikaina eta gorabeherarik gabea izan da Leioaztarren, bisitari ugarien eta jaien garapenean inplikatutako guztien gizalegezko eta jai-giroko portaera eskertu du.
Fiestas de Leioa 2022 / Leioako Jaiak 2022

Leioan bete egin dira San Juan jaietako itxaropenik onenak, leioaztarrek parte-hartze handia izan dutelako, baina baita egin diren prebentzio-lanei esker gorabeherarik ez delako egon ere. Egitarau oso eta askotarikoari esker, herritar guztiek gozatu ahal izan dute jai hauetaz, adin eta gustu guztietarako ekitaldiekin, euriak ez duelako programazioa larregi nahastu. Udalak eskerrak eman gura dizkie leioaztarrei eta bisitari ugariei, bai eta jaien garapenean inplikatutako guztiei ere (Jai batzordeak, Txoznak, koadrilak, Kultura arloko antolakuntza, Udaltzaingoa eta Ertzaintza, mantentze-zerbitzuak eta garbiketa…), San Juan jaiak gauzatu diren moduarengatik.

Txinparta hilaren 23an, ostegunean, piztu zen Mari Pepa eta Arloteren eskutik etorri zen pregoiarekin. Aurten, Oaztargi koadrilako kideek antzeztu dituzte, eta ekitaldi guztietan hartu dute parte. Leioako koadrilek pandemiaren aurreko giroa gogoratu zuten berriro. Hiru hilabetez bildu ziren euren probak programatzeko: 95 koadrila (65 nagusi, 13 ertain eta 17 txiki), 10 proba (jaitsiera, 2.500 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta 37 karrozarekin), lehiaketa gastronomikoa, soineko merkea, play-back-a, azeriaren ehiza, sokatira, hainbat joko, krono-igoera eta joko kooperatiboen proba.

Musika atalak 25 emanaldi baino gehiago izan ditu. Hainbat kontzertu eta erromeria egin dira, leku desberdinetan, horietako batzuk berriak, J.R Aketxe Plaza eta Aldapabarrenako aparkalekua kasu. Erromeriak eta musika-emanaldiak: Garilak 26, Urrats, Oihan Vega, Mariatxi Dominguez, The Derty Gerties, Les incognitos, Majareta Rolling Band, Leioako Musika Banda, Miren eta Roberto Etxebarria, dantzaldiak “Pérgola”-rekin, Sakaturekin eta Matraka Elektrotxarangarekin, emanaldi solidarioak Zumba taldearekin, kontzertuak Mojinos Escozios, Dos Pájaros y un Trío (Sabina eta Serraten tributua), ETS eta La Topadora, Urtz, Beietz, Amooma eta Liher taldeekin. Bakarrizketak eta musika Aldapan, Virginia Riezu eta Nacho Garcíarekin, musika eta tradizioa “Miren eta Roberto Etxebarria”, Koplak airean eta “Aiko taldea”-rekin. Bertsolariak Boulevardean Alaia Martin, Amets Arzallus, Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaranekin.

Txikientzat ere emanaldiak egon dira Euskal Etxeen Plazan, apar festak eta umeentzako jarduketak goizez eta arratsaldez Errekalde Plazan, euriaren ondorioz une batzuetan tokiz aldatu behar izan diren arren, Kandelazubietara eramanez.

Gau magikoa

Bestalde, Hortzmuga konpainiarekin eskutik etorri zen San Juan gaueko ikuskizunak, beti berezia den gau horren magia eta dibertimendua berpiztu zituen, euriak erabat gozatzen utzi ez zuen arren. Mari Pepak eta Arlotek San Juan sua piztu zuten udaletxean, desio txar guztiak sutara botatzeko, eta ikusgarria izan zen txosnetako Akelarrea. Tradizio polit hori berreskuratzeko gogo bizia erakutsi zuen.

Larunbatean, hilak 25, 2.000 lagunentzako koadrilen bazkaria izan zen Boulevardean, giro herrikoi bikainarekin. Igandean, 26an, Udaletxeko Elizateko Aurreskua, Boulevardeko dantza alardea edo arrantza txapelketa itzuli ziren.


Kirolak, txosnak eta gehiago

Kirol jarduera ugari ere nabarmendu ziren jaietan: Euskadiko Txapelketako sokatira proba Udondoko Boulevardean, San Juan futbito eta saskibaloi txapelketak, eskubaloia, eskupilota partidak eta erakustaldiak, euskal kirolaren gala aizkolariekin eta harri-jasotzaileekin, xakea…

Txosnen guneak programazio propioa izan du: erromeriak, kontzertuak eta musika emanaldiak, San Juan gaueko Akelarrea, txokolatada, eta saiheski jan eta sardina jan herrikoiak.

Modu berean, Gune Morea ere azpimarratu behar da, eraso matxisten aurkako Boulevardeko informazio- eta prebentzio-gunea, edo Leioan bizi diren pertsonentzako laguntza seguruaren zerbitzua, bai eta testing, informazio eta substantzien analisi programa ere.

Jaien aurreko asteburuan, ekainaren 17, 18 eta 19an, jaien aurrerapena izan zen, hainbat jarduerarekin, horien artean V. Eskalada Topaketa Errekalde Plazan, gaueko probak barne; larunbatean, hilak 18, eta MUGI Leioako Gazteak elkarteak antolatutako Antzinako Eguneko egitarauaren barruan, Sukalki lehiaketa gastronomikoa, Euskal Zumba, jokoak… Horrez gain, J.R. Aketxe plazan egin zen XX. Jota-txapelketan bi kategoriako 15 bikotek hartu zuten parte. Aldapan izandako umorezko bakarrizketak eta beste jarduera batzuk ere azpimarratu behar dira.

Gorabehera barik

Segurtasunari dagokionez, aipatzekoa da San Juan jaietan ez dela gorabeherarik izan. Udalaren arabera, hori festen aurretik eta festetan bertan egindako prebentzio-lanen eta polizia-lan prebentiboen ondorio da, baina, batez ere, Leioako bizilagunen eta bisitari ugarien portaera eredugarria nabarmendu behar da. Ondo pasatzeko eta jaiez gozatzeko gogoarekin aritu dira, eta hori da egun horien azken helburua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa