Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-20 Bi atxilotu Sabino Arana kaleko etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik
PL / PL

Leioako udaltzainek Sabino Arana kaleko etxebizitza batera legez kanpo sartzen saiatzen ari ziren bi pertsona atxilotu zituzten joan den ostiral arratsaldean, herritarren laguntzari esker. Pertsona hauek ondarearen aurkako delituetan aurrekari ugari zituzten.

Ostiraleko 20:30ak baino pixka bat lehenago, auzokide batek Udaltzaingoari jakinarazi zion bi pertsona susmagarri zeudela Sabino Arana kaleko zenbait ataritan. Berehala bertaratu ziren agenteak, eta bi gizon atari baten barruan harrapatu zituzten, sarraila bat manipulatzen, etxebizitzetako batera sartzen saiatzeko.

Hauetariko bat, udaltzainak ikusita, ihes egiten saiatu zen; besteak, berriz, aurre egin zion, indarra erabiliz, agente bati eraso eginez eta lesioak eragin zizkion. Azkenean, biak atxilotu eta Udaltzaingoaren bulegora eraman zituzten. Han egiaztatu zutenez, gizonak Arrigorriagakoak eta Bilbokoak ziren, etxebizitzetan lapurreta-aurrekari ugari zituzten, eta, gainera, horietako batek Bilboko Epaitegiaren errekisitoria bat zuen ebazteke antzeko gertakariengatik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa