Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2022ko Abenduaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-14 Torresoloko kanpoko igerilekuak bihar irekiko dira
Piscinas Torresolo / Torresoloko igerilekuak

Bihar, ekainak 15, Torresoloko kanpoko igerilekuak pandemia aurreko baldintza berberetan irekiko dira. Beraz, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea instalaziora joateko. Nolanahi ere, IDM Leioak aldez aurreko hitzordu-sistema ezartzeko aukera izango du, beharrezkoa izanez gero.

Igerilekuen ordutegia irailaren 15era arte 10: 00etatik 21: 00etara izango da, eta instalazioak 22: 30era arte egongo dira zabalik.

Gogoratu behar da Leioako kirol-instalazioetako bazkideak aparteko ordainketarik egin gabe sar daitezkeela; bazkideak ez direnek, berriz, eguneko abonua edo udako denboraldiko abonua atera ahal izango dute.

Informazio telefonoa 946 004 475 da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa