Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-10 Bularreko katuentzako harrera-familiak bilatzen dira
gato / katu

Duela gutxi, lau katutxo jaio berri agertu dira Leioako bide publikoan abandonatuta. Leioako Udalak, beraz, 2018an abian jarri zen Bularreko Katuentzako Harrera programa berraktibatu du. Hori dela eta, familia sentikorrak bilatzen dira, edoskitzaroan animalia horiek hartzeko, bertan behar baitute zaintza gehien (jaio ondorengo 45-50 egunen artean, gutxi gorabehera).

Epe hori igarota, animalia adoptatzeko aukera dago, eta harrera-etxeak bi aukera ditu:

1.- Animalia lehentasunez hartzea, non katuek parasitoak kenduta, txertatuta, mikrotxiparen bidez identifikatuta eta esterilizatuta ematen diren, horretarako adin egokia dutenean.

2.- Animalia Quincocan Txakur Zentrora itzultzea, soberako kitarekin batera, adoptatzailea egon dadin.

Harrera horretan laguntzeko, Leioako Udalak, gaur egun dauden Quincocan Txakur Zentroaren bitartez, harrera-etxeari prestakuntza-jardunaldi bat, txakurkumearen kit bat (ama-esnea, biberoia, transportina, eta abar) eta zentro horretan albaitaritza-laguntza emango dio, aldizkako hiru berrikuspen eginez, entregatu aurretik, 15 eta 30 egunetan.
Boluntarioek albaitariaren osasun-aldaketen berri eman beharko dute ahalik eta lasterren, bai eta albaitariak egokitzat jotzen dituen kontroletara hurbildu ere, albaitariaren gomendioak praktikan jarriz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesa duten pertsonak harremanetan jarri beharko dira Quincocan Txakur Zentroarekin (620.968.857). Programan izena emateko udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko dute 94-480 13 36 telefonoan edo bertara joan Iñaurratzaga kaleko 1. zenbakian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa