Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-25 Lamiako dartsenaren inguruko diseinu berrian parte hartu du
Darsena / dartsena

Gaur, maiatzak 25 (18:00etan), Lamiakoko dartsenaren inguruko diseinu berriari buruzko saio parte-hartzailea izango da Kultur Leioan. Elkarte edo pertsona interesdunen iritziak jasotzeko etorkizunean egingo den lehenengo saioa izango da.

2020ko azaroaren 26ko Udalbatzaren erabakiaren bidez, Lamiako eremuko hirigintza-eraldaketako prozesua osatzeko hitzarmena onartzea erabaki zen, eta, hitzarmen horretan jasotako aurreikuspenak garatuz, Plan Orokorra aldatzeko proposamen bat aurkeztu zen, honako helburu hauek lortzeko:

• Metroaren trenbideak lurperatzea, Lamiakoko eta Leioako geltokien arteko zatian.
• Itsasadarraren ondoan berdegune publiko handi bat sortzea, Lamiakoko Dartsena izeneko eremuan.
• Gobela ibaiaren bokale berri bat diseinatzea, espazio berde publiko handi batean lehengo padura-sistema lehengoratzen laguntzeko.
• Lamiakoko eremuko hirigintza- eta ingurumen-berroneratzea osatzea

Urtarrilaren 31ko 332/22 Dekretuaren bidez, besteak beste, Lamiakoko Dartsenaren inguruan (17A, 17B, 18A eta 18B eremuak) Leioako Plan Orokorra aldatzeko proposamena izapidetzen hastea erabaki zen, bai eta aipatutako Leioako Plan Orokorra aldatzeko proposamenari buruzko Herritarren Partaidetzarako Programaren proposamena onartzea ere, Lamiakoko 18a, 18A eta 17B eremuen inguruan.

Herritarren Partaidetzarako Programaren (PPC) helburuak betez, eta bertan jasotzen den bezala, Udalaren Gardentasun eta Gobernu Onaren Atariak atal berezia du: alde batetik, Leioako bizilagunen eskura jartzen dira aurreikusitako partaidetza-proposamen eta -ekintza guztiak; beste alde batetik, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko bide bat osatzen du; aldi berean, prozesuan zehar sortzen den dokumentazio guztia eskuragarri jartzen du.

Informazio gehiago:

LeioaZabalik

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa