Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-23 27.000 lagun baino gehiago bildu dira kaleko arteen itzuleran Umore Azoka Leioan Eguraldi ona egon da 90 antzezpenetan, eta ez da inolako gorabeherarik nabarmendu behar
Asoc. Eccentrici Dadaró / Asoc. Eccentrici Dadaró

Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azokak, XXII. edizioa bukatu zuen atzo. Bertaratze eta parte-hartze zifrek ekitaldiak duen indarra eta erakargarritasuna bai ikuskizunak ikustera joaten diren pertsonentzat, bai konpainientzat, baieztatzen dute, Iban Rodríguez Etxeberria alkateak adierazi duenez. Zehazki, 27.000 pertsona baino gehiago izan dira osteguna 19 eta igandea 22 bitartean egindako 90 emanaldietan. Arrakasta izugarria izan da, eta horrek azken bi urteetako gorabeheren ondoren Umore Azokaz gozatzeko gogoa zegoela erakusten du.

Publikoak emanaldietako gune guztiak bete ditu, eta familiak eta gazte-taldeak, adinekoak eta erdi mailako ikusleak bertaratu dira. Antzerkizaleak eta publiko orokorrak Azokan izan diren formatu eta genero desberdinez gozatu dute, inolako gorabeherarik gertatu gabe. Gainera, eguraldiak lagundu du une oro, eta aurten jarduera guztiak arazorik gabe egin ahal izan dira.

Bestalde, Umore Azokarekin batera datorren merkatu-izaera agerian geratu da egun hauetan gurekin egon diren konpainien eta Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko profesional ugarien artean hainbat kontratazio-proposamen itxi direlako.
Lau egun hauetan 90 emanaldi programatu dira Leioako 18 gune eszenikotan. Guztira, 40 konpainiak parte hartu dute: 19 euskaldunak, 16 Estatukoak eta 5 nazioartekoak.

Ohikoa den bezala, Azokak bere sariak banatu ditu, eta Orain Bi -Euskal ikuskizunik onena ‘Mute’ lanagatik- eta Truca Circus (Andaluzia) -munduko ikuskizunik onena ‘Sopla!’ obragatik- saritu ditu. Gainera, Aipamen Berezia egin dio epai-mahaiak Maitane Sarralderi, ‘Desªnuda’ dantza-lanagatik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa