Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-11 Mabi Revueltaren "Abeceda" eta 2010eko Dantza Zirkuitoa Leioan Apirilak 29, osteguna, Nazioarteko Dantza Egunean, "La Macana" galiziar-kubatar konpainiak, "Despertar los sentidos" Elkartea eta Andoni Aresti dantza eskolak, beste askoren artean, izugarrizko ikuskizuna emango dute Leioako kaleetan zehar.
"Abeceda", Mabi Revuelta / "Abeceda", Mabi Revuelta

Mabi Revuelta artistaren “Abeceda” erakusketa inauguratuko da gaur Kultur Leioan arratsaldeko 20.00etan. Erakusketa ikusgai izango da apirilaren 30era arte eta artistaren arte lanak erakusteaz gain “Dantza Zirkuitoa”ren aurkezpen lanak egingo ditu.

“Abeceda”: Ibilbidea hasiko dugu alfabetotik, komunikatzeko aukera ematen digun eta Mabi Revuelta protagonista duen diziplina ugariko proiektu honen jatorria den sistema konbentzional horretatik.
Lengoaia eta ikasketa egiteko erak aztertuta, artistak XX. mendearen lehenengo hamarkadetara eta eszena txekiarraren giro berritzailera eramango gaitu.
Lana “Abeceda” lan bateratuan dago inspiratuta; azken hori, halaber, Vitezslav Nezval poetak, Karel Teige diseinugileak eta Milca Mayerova dantzari eta koreografoak egindako lana da.
Beste gauza asko izateaz gainera, emaitza erakusketa hau da.

Dantza Zirkuitoa: Apirila amaitu arte Leioatik pasako dira egungo dantza konpainia eta ikuskizun garrantzitsuenetariko askok. Ikuskizun bakoitzaren sarrera 10 eurokoa izango da eta guztiak 20.30ean hasiko dira Leioako Kultur Leioan.

· Martxoak 12: 1.01 - Dantzaz konpainia (Euskadi)
“1.01” lau piezak osatzen dute : “Songeurs”, “Torque”, “Ballet 101” eta “Björk Duets”. Primeran uztartutako lau koreografia dira, dantzarien gaitasun guztiak ondo baino hobeto aprobetxatzen dituztenak eta konpainiaren norabide berriak sumatzea ahalbidetzen dutenak. Neoklasizismotik jaregin eta garaikidetasun handiagoko lurraldeetara aurrera eginez.

Ordua: 20:30ean
Sarrera: 10 €

· Martxoak 26: Vuelo 6408 (Euskadi)
Lau konpainia ezberdinetako lau pieza motz egongo dira ikusgai. 2007an Madrilgo koreografia lehiaketan parte hartu eta Publikoaren lehen eta bigarren sariak eskuratu ondoren, norabide berbera hartzea erabaki zuten eta, geroztik, euren sormen-lanak elkarrekin aurkezten dituzte.
Natxo Montero_Danzaren “Cuadra-t”, Janet Novasen “Se va del aire”, Pisando Ovosen “No intre 1900 (pasartea)” eta Sharon Fredmanen “Carlos & me” lanek osatzen dute proposamen koreografiko ezberdin hau.

Ordua: 20:30ean
Sarrera: 10 €

· Martxoak 28: Sueña - Da. Te Danza (Andalucía)
Sueñak mundu berri batean murgiltzera gonbidatzen gaitu. Bertan, keinu bakoitzak, jarrera bakoitzak eta objektu bakoitzak milaka esangura ditu; bertan, fantasiak egunerokoa aldatzeko gaitasuna dauka, amets egiten, iruditzen, ataza bakoitza eder eginez, magia eginez, samur eginez... batzuetan, erritoa bailitzan, batzuetan, jolasa bailitzan...

Sueña txikitxoenei zuzenduriko ikuskizuna da, baina baita gurasoei ere, izan ere, askotan, irudimenaren ahalmena eta edertasuna ahantzi egiten dute, eta, ondorioz, egunerokotasunak, etxeko gauzek eman dezaketenaz gozatzea, txikiak ginenean bezala, ahazten zaie.

Ordua: 12:00etan eta 18:00etan
sarrera: 4 €
Kopuru mugatua


· Apirilak 18: Momentari - Nats Nus (Cataluña)
Tari pertsonaia arraro baten izena da: bere bilduma berezia erakutsiko digun bildumazalea da. Urteen poderioz joan da bilduma egiten, benetako zoriontasuna non ezkutatzen zen begiratu, sentitu eta aurkitzen saiatu den bitartean…

Gehienontzat oharkabean pasatuko diren une sinple eta samurren bilduma, baina berak jakin badaki horietan egoten direla bizitzaren gauza garrantzitsuenak.

Kubo baten sei aurpegiekin, Tarik sentsazioz, kolorez, soinuz, irudiz... betetako bidaia batetik eramango gaitu.

Ordua: 12:00etan
Sarrera: 4 €
Famili ikuskizuna

· Apirilak 30: Concerto desconcerto - Entremans (Galicia / Cuba)
Alexis Fernández koreografo eta dantzariak pieza berezia aurkezten du, non dantzariek musika egiten duten mugimendutik abiatuta, eszena bakoitzaren soinu banda islatuz.

Concerto Desconcerto lanak soinua ipintzen dio mugimeduari, interprete bera musikaren jatorri bihurtzen deneko sentsazioak irudikatzen ditu, publikoak dantza entzun dezan.

Eguneroko keinuetan sakontzen du lanak, bizi izandako istorioak, egunero berritzen den iragan bati aurre egiten dioten oroitzapenak aztertuz. Eta, horretarako, publikoarekin partekatzen duten espazio komunaz jabeturik, ikusleen laguntasuna protagonista bihurtzen dute.

Informazio gehiago:

"Abeceda", Mabi Revuelta

Dantza Zirkuitoa

Erlazionatutako dokumentuak:

Dantza Zirkuitoa (pdf, 86 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa